Luis Rojas-Marcos
Luis Rojas-Marcos de la Viesca (Sevilla, 1943ko abuztuaren 27a) Ameriketako Estatu Batuetako herritarra den psikiatra, ikerlaria eta idazle ospetsua da. Alejandro Rojas-Marcos espainiar politikariaren anaia da.
Luis Rojas-Marcos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sevilla, 1943ko abuztuaren 27a (80 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Sevillako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea New Yorkeko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, psikiatra eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | New Yorkeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Sevillan jaio eta, nahiz eta ikasteko arazoak izan (Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura), bertako unibertsitatean medikuntza-baimena lortu zuen. Musika ikasi zuen eta, egun, hainbat musika-tresna jotzen du, batez ere bateria. 1968an New Yorkera joan zen han psikiatria ikasteko eta, halaber, Espainian garai hartan zegoen giro familiar eta politikotik ihes egiteko. Euskal Herriko Unibertsitateko (1975) eta New Yorkeko Unibertsitateko (1977) doktorearen tituluak lortu zituen. New Yorkeko Unibertsitatean psikiatria irakaslea da. New Yorkeko Medikuntza Akademiaren eta Osasun Publikoaren Elkarte Amerikarraren kidea da. 1982tik 1992ra arte New Yorkeko Udal Ospitale Sistema Psikiatrikoaren zuzendaria izan zen. 1995 arte New Yorkeko Osasun Mentalaren, Alkoholismoaren eta Drogamenpekotasunen zerbitzuen arduradun nagusia izan zen. 1995an hiriko Ospitale Publikoen Sistemaren lehendakaria izendatu zuten; sistema horretan 16 erietxe eta hiriko osasun-etxeen sare osoa zegoen. Langune horretatik 2001eko irailaren 11ko atentatuak ezagutu zituen. 2002an azken langune hori utzi zuen. Hortik aurrera praktika klinikoa baztertu zuen idazteko eta irakasteko.
Sariak
1996ko otsailaren 23an, zilarrezko Andaluziako Domeina eman zitzaion.[1] 2010ean, bestetik, Espainiako Ministroen Kontseiluak Espainiako Arteen eta Letren Ordena eman zion. 2014ko maiatzean, Euskal Herriko Unibertsitateak Honoris Causa Doktorea izendatu zuen.[2]
Liburu ezagun batzuk
Psikiatriari buruzko lan ugari argitaratu ditu. Halaber Estatu Batuetako eta Espainiako hedabide askotan idazten du. Hona hemen bere liburu ezagunenak.
- La ciudad y todos sus desafíos (1992)
- La pareja rota (1994)
- Las semillas de violencia (Espasa Saiakera Saria 1995)
- Latidos de fin de siglo (1996)
- Antídotos de la nostalgia (1998)
- Nuestra felicidad (2000)
- Más allá del 11 de septiembre (2002)
- La pareja rota: familia, crisis y superación (2003)
- Nuestra incierta vida normal (2004)
- La fuerza del optimismo (2005)
- La autoestima (2007)
- Convivir (2008)
- Corazón y mente: claves para el bienestar físico y emocional (2009)
- Superar la adversidad: El poder de la resiliencia (2010)
- Eres tu memoria: Conócete a ti mismo (2011)
- Los secretos de la felicidad (2012)
Erreferentziak
Kanpo-estekak
- (Gaztelaniaz):Luis Rojas-Marcosen webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Rojas-Marcosen irakaspen nagusiak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Rojas-Marcos |