Luis Rodríguez de Miguel
Luis Rodríguez de Miguel (Zamora, 1910eko uztailaren 3a - ib., 1982ko apirilaren 19a) espainiar legelari eta politikaria izan zen.
Biografia
Zuzenbidean lizentziatua, Gerra Zibila piztu zenean, matxinoen alde egin zuen eta Balearretako eta Gipuzkoako gobernadore zibil izendatu zuten. 1944an Correos zuzendu zuen.
1974an, Carlos Arias Navarroren gobernuan, etxebizitzaren ministro izendatu zuten. 1975ean politika utzi eta 1980ko otsailean Espainiako Auzitegi Gorenaren fiskal hautatu zuten.[1]
Erreferentziak
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.