Luis Pedro Santamarina
Luis Pedro Santamarina Antoñana (Gallarta, 1942ko ekainaren 25a - Portugalete, 2017ko otsailaren 6a) euskal txirrindularia izan zen.
Luis Pedro Santamarina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Abanto, 1942ko ekainaren 25a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Portugalete, 2017ko otsailaren 6a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
|
Ibilbidea
1964an Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte,[1] taldeko erlojupekoan hain zuzen ere.[2]
1965 eta 1972 artean txirrindulari profesionala izan zen eta 13 garaipen lortu zituen.[3]
Olsa (1965), Fagor (1966-69) eta Werner (1970-72) taldeetan aritu zuen. Lortutako emaitzarik onenak Espainiako Txirrindularitza Txapelketa (1967), Euskal Herriko Itzulia[4] (1970) eta Espainiako Vuelta eta Italiako Giroan etapa bana izan ziren. Frantziako Tourraren sailkapen orokorrean lortutako emaitzarik onena 24.a izan zen, Italiako Giroan, berriz, 16.a eta Espainiako Vueltan 9.a. Munduko Txapelketetan behin aritu zuen.
Txirrindularitza utzi ondoren, bizikleta-denda izaten du Portugaleten.
Palmaresa
1963
1964
- 2. Munduko taldekako erlojupeko txapelketan (afizionatuetan) (Juan García Such, José Ramón Goienetxe eta Ramón Sáezekin)
1965
1966
- 9. Andaluziako Itzulian eta etapa 1
1967
Espainiako Txirrindularitza Txapelketa
- Bizkaiko Sari Nagusia
- 2. Meatze Haranetako Itzulian
- 3. Suitzako Itzulian
1968
- Espainiako Vueltako etapa 1
- Italiako Giroko etapa 1
- 2. Setmana Catalanan
- 3. Bizkaiko Sari Nagusian
1970
Euskal Herriko Itzulia
- 9. Espainiako Vueltan eta etapa 1
- Aragoiko Itzulia eta etapa 1
1971
- Errioxako Itzuliko etapa 1
- 2. Asturiasko Itzulian
- 9. Euskal Herriko Itzulian
1972
- Meatze Haranetako Itzulia eta etapa 1
- 2. Errioxako Itzulian eta etapa 1
- 2. Asturiasko Itzulian
Emaitzak lasterketa nagusietan
Lasterketa | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | 16.a | - | - | - | - |
Frantziako Tourra | - | 29.a | 49.a | - | utzi | - | 24.a | - |
Espainiako Vuelta | - | 23.a | - | 28.a | 22.a | 9.a | 50.a | 27.a |
Munduko Txapelketa ![]() |
- | - | - | - | - | - | - | - |