Luis Otxaran
Luis Otxaran Mazas (Bilbo, 1858ko urriaren 24a - Castro Urdiales, 1928ko otsailaren 9a[1]) bizkaitar argazkilari eta eleberrigilea izan zen.
Luis Otxaran | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1858 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Castro Urdiales, 1928 (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, industrialaria, idazlea eta enpresaburua |
Enplegatzailea(k) | Graphos ilustrado (en) La Ilustración Española y Americana (en) La Esfera (en) |
Argazkigintza arloan, Danteren Jainkotiar komedia eta On Kixoteri buruzko argazki-konposizio batzuk egin zituen; bigarren horiek 1905-1906 inguruan egin zituen; Argazkilaritza Elkartearen sorreran esku hartzeaz gain, Graphos Ilustrado eta La Ilustración Española y Americana aldizkarietan parte hartu zuen. Astronomia ere gustuko zuen, eta behatoki bat eraikiarazi zuen Castro Urdialesen zuen eraikinetako batean. Madrilgo Kale Nagusiko Grassy eraikinaren jabea izan zen.
Lanak
- Angela (1887)
- Marichu (1917)
- Lola (1920)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Fotos Antiguas de Castro Urdiales
Kanpo estekak
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.