Luis Martín-Santos

Luis Martín-Santos Ribera (Larache, Maroko, 1924ko azaroaren 11 Gasteiz, 1964ko urtarrilaren 21a) donostiar idazle eta sendagilea izan zen. Gaztelaniaz idatzi zituen bere obrak.

Luis Martín-Santos

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Martin Ribera
JaiotzaLarache, 1924ko azaroaren 11
Herrialdea Gipuzkoa
BizilekuaDonostia
HeriotzaGasteiz, 1964ko urtarrilaren 21a (39 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
AitaLeandro Martín-Santos
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikiatra, idazlea, eleberrigilea, kazetaria, poeta, mediku idazlea eta medikua
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Luis
Genero artistikoaeleberria

Find a Grave: 10488337 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Bere aita, Leandro Martín-Santos, mediku militarra zen. Ondorioz, Luis Martín-Santos Rifeko Gerraren erdian, Larachen jaio zen, une horretako espainiar posizio bakanetako bat. Bost urte zituela joan zen Donostiara bizitzera. Medikuntza ikasketak egin zituen Salamancan eta Madrilen eta 1946 urtean lizentziatu zen. 1951n Donostiako psikiatrikoko zuzendari izendatu zuten.

Frankismoaren kontra jardun zuen, Alderdi Sozialistaren inguruan, eta kartzelan egon zen, horregatik, behin baino gehiagotan. Uste denez, Melitón Manzanasek torturatu zuen.[1] Orduko haren lagun Enrique Múgica bezala, PSOEren kide klandestinoa izan zen.

Medikuntzari buruzko saiakerak idatzi zituen, bereziki kirurgiaz eta psikiatriaz, hala nola Dilthey, Jaspers y la comprensión del enfermo mental (1955) eta Libertad, temporalidad y transferencia en el psicoanálisis existencial (1964). Fama literaturatik etorri zitzaion, 1962an Tiempo de silencio (Isiltasun garaia) eleberria argitaratu zuenean. Bertan, ikuspegi ironiko batetik agertzen du hiri handi bateko giroa, oso teknika landu baten bidez. Eleberri hori da, gaztelaniazko literatura modernoan, nagusietako bat. Hura izan zen haren obra bukatu bakarra,[erreferentzia behar] baina istripuz hil ondoren, zenbait testu eta eleberri bukatu gabe baten zatiak argitaratu zizkioten: Tiempo de destrucción (1975) eta Apólogos y otras prosas inéditas (1970). Hil ondoren, haren izena eman zioten zuzendari izan zen erietxeari.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2001-01-28). «Reportaje | HABLAN LAS VÍCTIMAS DE MELITÓN MANZANAS» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-01-11).

Bibliografia

  • Grana gris (1945).
  • Dilthey, Jaspers y la comprensión del enfermo mental (1955).
  • Tiempo de silencio (1962).
  • Libertad, temporalidad y transferencia en el psicoanálisis existencial (1964).
  • Apólogos y otras prosas inéditas (1970, hil ondokoa).
  • Tiempo de destrucción (1975, hil ondokoa).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.