Luis Mari Zaldua
Luis Mari Zaldua Etxabe (Urnieta, 1965) euskal filologoa eta ikerlaria da. Euskal Filologian doktorea Deustuko Unibertsitatean. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioko zuzendaria da. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2018ko uztailaren 20an eta Onomastikako batzordekidea da[1].
Luis Mari Zaldua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urnieta, 1965 (58/59 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | filologoa eta ikertzailea |
![]() |
Argitalpenak
Hauek dira barak argitaratutako hainbat lan:
- 2022. Euskal Herriko antzinaroko jainko eta jainkosen izenak. Euskaltzaindia. ISBN : ISBN: 978-8412546392
- 2021. Gipuzkoa antzinaroan : hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan (2020). Bilbao: Euskaltzaindia. ISBN : 978-8412188967
- 2020. Salaberri Zaratiegi, Patxi eta Zaldua Etxabe, Luis Mari. Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta etimologia. ISBN : 978-8412076622
- 2016. "Sobre el elemento indoeuropeo pre-latino en la toponimia de Vasconia: los nombres de lugar terminados en -ama", Fontes Linguae Vasconum, (121), 185-233. https://doi.org/10.35462/flv121.6
- 2011. Urumeako zilegimendietako toponimia [tesia]. Deustuko Unibertsitatea. ISBN: 978-8496287709
- 2006. Saroiak eta kortak (2006). Mendialdeko antzinako gizartearen oinordeak. SBN: 84-611-1564-8
Erreferentziak
- elkarmedia. «Zaldua Etxabe, Luis Mari» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).
Kanpo estekak
- 2019-10-04 18:52. Luis Mari Zaldua: “Onomastikak erakusten du euskalduntze berantiarraren teoriak ez duela zentzurik egun” barren.eus. (Hitzaldiaren bideoa)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.