Luis Laiseka

Luis Fernando Laiseka Urrutia (Sodupe, Gueñes, 1948), Luis Laiseka izenez ezagutua, euskal politikaria, Güeñeseko udaleko zinegotzia.

Luis Laiseka

Euskal Herritarrokeko, Gueñeseko idazkari nagusi

1998 - 2003

Güeñesko Udalako zinegotzi

1995 - 2007
Barrutia: Gueñes
Hautetsia: 1995eko Espainiako udal hauteskundeak, 1999ko Espainiako udal hauteskundeak, 2003ko Espainiako udal hauteskundeak

Herri Batasunako, Euskal Herritarrokeko, Güeñesko Udalako bozeramaile

1995 - 2007

Herri Batasunako, Gueñeseko idazkari nagusi

1986 - 1998
Herriko tabernako, Gueñeseko fundatzaile

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Fernando Laiseka Urrutia
JaiotzaGueñes, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaGueñes
Familia
Ezkontidea(k)Paquita Alcoceba
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaGure Esku Dago
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Euskal Herritarrok
Eusko Abertzale Ekintza
Sortu
Euskal Herria Bildu

Bizitza eta familia

Gueñes (Bizkaia) udaleko Sodupe herrian jaio zen. Guardia Zibilak atxilotu zuen eta torturak jasan zituen 1968an.[1] Inguruabar sozial eta politikoek bere burua politikagintzan murgiltzera bultzatu zuten.

Paquita Alcocebarekin, euskal politikari eta ekintzailearekin[2][3], ezkonduta dago. Arturo Alcoceba euskal aktibista politikoa da bere koinatua.

Politikagintza

Gazte-gaztetik afiliatu egin zen Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) alderdian. 1995eko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan zerrendaburu eta alkategai izan zen Herri Batasuna alderdiarekin[4] eta hauteskunde horietan HB alderdiak 2 zinegotzi lortu zituenez[5] zinegotzi izan zen 1999ra arte, Güeñeseko HBko udal taldeko bozeramalea izan zelarik, bai eta Güeñeseko HB alderdiko idazkari nagusia.

1999ko ekainaren 13ko udal hauteskundeetan, Espainiak Herri Batasuna alderdia legez kanpo utzita, zerrendaburu eta alkategai izan zen berriro ere Euskal Herritarrok alderdiarekin eta hauteskunde horietan EH alderdiak 2 zinegotzi lortu zituen berriro ere[6] eta Luis Laiseka zinegotzia eta Güeñeseko EHko udal taldeko bozeramalea izan zen berriro ere 2003ra arte, bai eta Güeñeseko EH alderdiko idazkari nagusia.

2003an Euskal Herritarrok alderdia desegin zenez eta Espainiako Auzitegi Gorenak Herri Batasuna eta Batasuna alderdiak legez kanpo utzi zituenez[7][8], ezker abertzaleko politikariek, Luis Laiseka barne, udal herri-hautagaitzak proposatu zituzten. Güeñesen kasuan, 2003ko maiatzaren 25ko udal hauteskundeetan eta 2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan Güeñesko Abertzale Sozialistak (GUAS) alderdiarekin aurkeztu zen, bere alaba Ziortza Laiseka Alcocebarekin batera.[9]

Güeñeseko Herriko Taberna

Luis Laisekak, beste lagun batzuekin batera, Güeñeseko "Herriko Geltokia Kultur Elkartea" elkartea sortu zuten eta taberna bat erosi zuten elkartearentzat[10], herriko taberna baten funtzioa beteko zuena, Laiseka elkartearen lehendakaria delarik[11]. Horrela Güeñeseko hiru taberna eta kultura-elkartek hartu zuten tokia herrian, Arturo Alcoceba eta beste batzuek sortutako Batzokia eta "Jator Enea", eta Herriko Taberna.

Baina Espainiako Auztegi Gorenak itxi beharreko herriko tabernen zerrendaren barruan sartu zuen, herriko tabernen auzian.[12]

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.