Luis Iriondo
Luis Iriondo Etxaniz, (Azkoitia, 1931ko maiatzaren 26a - ib., 2017ko azaroaren 25a) gipuzkoar aktore eta musikagilea izan zen.[1]
Luis Iriondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1931ko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2017ko azaroaren 25a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta musikagilea |
Enpresa, publizitatea eta komunikabideak
Administrari-ikasketak egin zituen, eta Bizkaiko Kutxan eta Azkoitiko Aforasa enpresan lan egin zuen.[2][3]
Eusko Jaurlaritzako Harreman Publikoetarako arduraduna izan zen, eta Euskadiko Kutxako publizitate-arduraduna ere bai; langintza horretan zela, euskararen aldeko kanpainak egin zituen.[2]
La Voz de España egunkarian eta Loiolako Herri Irratian kolaborazioak egiten zituen, eta ETBko zuzendaria izan zen 1982tik 1984ra.[2]
Musika
Gaztetan, Los Contrapuntos musika taldea osatu zuen lagun batzuekin batera,[2][3] eta hainbat disko grabatu zituzten: Aquí las Vascongadas, Navidad vasca, Cantos vascos, Romería en el Pais Vasco, Agur jaunak! eta Kontrapuntoak euskeraz, besteak beste.[2] Donostiako Viktoria Eugenian eman zuten lehen kontzertua, eta, geroago, konposatzaile-lanetan ere aritu zen; besteak beste, Mocedades, Manolo Escobar, Sara Montiel eta Concha Velascorentzat konposatu zuen.[2]
Berak konposatu zuen Zenbat bide zure bila...! abestia kantatu zuen Mocedades taldeak 1976ko El color de tu mirada albumean eta 1978ko Kantaldia albumean.[4]
Zinema
1970eko hamarkadaren hasieran, zinemaren munduan hasi zen lanean, Ferrán Llagostera zuzendariaren bidez, eta hainbat dokumental egin zituzten elkarrekin.[2] 1978an, Companys, proces a Catalunya pelikularekin debutatu zuen aktore bezala, eta geroztik hainbat ekoizpen zinematografikotan parte hartu zuen, aktore, gidoilari eta ekoizle gisa. Ekoizpen zinematografikoetan aritzeaz gain, hainbat liburu ere argitaratu zituen, baita bidaia-liburuak ere.[2]
Filmografia
- Saïd (1998)
- Terranova (1990)
- Gran Sol (1989)
- Por la borda (1987)
- La monja alférez (1987)
- Oraingoz izen gabe (1986)
- Bior bira (1985)
- El pico (1983)
- El vicari d'Olot (1981)
- La campanada (1980)
- Ikuska-3 (1979)
- Companys, procés a Catalunya (1979)
Erreferentziak
- Auñamendi Eusko Entziklopedia. Luis Iriondo Etxaniz. .
- «Luis Iriondo Etxaniz aktore eta musikagilea hil da» Berria 2017-11-27 (Noiz kontsultatua: 2017-11-27).
- Filmoteca Vasca
- Mocedades eta Luis Iriondo Etxaniz. Zenbat Bide Zure Billa... ! ((Remasterizado)). (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
Bibliografia
- Zabala, Juan Luis: Luis Iriondo: Aktore eta komedianteena da karrerarik tristeena. - Egan, 2009-3/4, 79-97.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |