Luis Ibarra
Luis Ibarra Landete (Gasteiz, 1917ko uztailaren 18a - ibidem, 1983ko maiatzaren 10a)[1] arabar enpresaburu eta politikaria izan zen, 1957 eta 1966 artean jaioterriko alkatea izandakoa.
Jostunen familia batean jaioa, politikan sartu zenean aitarekin batera negoziotan zegoen. Bere agintaldian hiri-antolamenduko plan orokorra onartu zuten eta 1965ean Ehari-Gobeuko industrialdiaren lanak hasi ziren.[2] Kargua utzi ondoren, Gudalajarako gobernadore zibil izendatu zuten.[3]
Bitan ordezkatu zuen Araba Gorteetako prokuradore moduan: 1955-1959 eta 1971-1977.
Erreferentziak
- «Ibarra Landeta, Luis» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
- Ollora, José María. (1976). Vitoria y su crecimiento: pasado, presente y futuro. Gasteiz: Arabako Ganbera, 69 or..
- Decreto 932/1966, de 16 de abril, por el que se nombra en el cargo de Gobernador Civil de la provincia de Guadalajara a don Luis Ibarra Landete.. .
Kanpo estekak
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.