Luis II.a Hungariakoa
Luis II.a Hungariakoa (hungarieraz: Lajos, txekieraz: Ludvík Jagellonský; Buda, gaur egun Budapest 1506ko uztailaren 1ean – Mohács, Hungariako Erresuma, 1526ko abuztuaren 26a) 1516-1526 urteetan Hungariako eta Bohemiako erregea izan zen. Ladislao II.a Jagellonen semea zen eta Maria Habsburgokoa, Karlos V.aren arrebarekin ezkondu zen. Belgrad hiriaz jabetu ziren turkiarren aurka borrokatu zen, baina ezin eutsi izan zien. 1526an turkiarrak Hungarian sartu eta Mohácseko guduan xehakatu zuten armada hungariarra. Gudu hartan hil zen Luis II.a.
- Artikulu hau Hungariako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luis II.a».
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/10/04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis II.a Hungariakoa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.