Luis II.a Bavariakoa
Luis II.a Bavariakoa (alemanez: Ludwig Otto Friedrich Wilhelm; Nymphenburg jauregia, Munich, 1845eko abuztuaren 25a – Starnberg aintzira, 1886ko ekainaren 13a) Bavariako erregea izan zen 1864-1886 urteetan Maximiliano II.aren semea zen. Gazterik hartu zuen aitaren lekua eta mezenas handia izan zen, miresten zuen Richard Wagner musikariarentzat batez ere. Ministroen esku utzi zituen politika gaiak. Hasieran Austria aldera jo zuten eta Prusia aldera ondoren. 1870ean Prusiako erregea enperadore izatea onartu zuen, baina izendapen hori ontzat ematearren agindu zitzaizkion abantailak ez zitzaizkion azkenean eman. Erabaki honek, katolikoen aldeko neurririk ez hartzeak eta konstituzioko mugek elkarren aurka jarri zituzten herria eta erregea. Azken hau Wagnerrek landutako mitologia germaniarrean oinarrituriko arkitektura obra fantasiazkoetan murgildu zen. Errege gastuak gora egin zuten eta Berg-eko gazteluan ixtea erabaki zuten ministroek. Itorik hil zen, sendagilearekin batean, erabat argitu ez ziren gorabeheren artean.
Luis II.a Bavariakoa | |||
---|---|---|---|
1864ko martxoaren 10a - 1886ko ekainaren 13a ← Maximiliano II.a Bavariakoa - Oton Bavariakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Ludwig II. Otto Friedrich Wilhelm von Bayern | ||
Jaiotza | Nymphenburg jauregia, 1845eko abuztuaren 25a | ||
Herrialdea | Bavariako Erresuma | ||
Heriotza | Starnberg aintzira, 1886ko ekainaren 13a (40 urte) | ||
Hobiratze lekua | St. Michael's Church, Munich (en) | ||
Heriotza modua | suizidioa istripuzko heriotza: itotzea | ||
Familia | |||
Aita | Maximiliano II.a Bavariakoa | ||
Ama | Marie of Prussia | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Wittelsbach-eko etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | arte bildumagilea eta monarka | ||
Altuera | 193 zentimetro | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
- Artikulu hau Bavariako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luis II.a».
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019/2/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis II.a Bavariakoa |