Luis Granadakoa
Luis Granadakoa (Granada, 1504 – Lisboa, 1588ko abenduaren 31[1]) espainiar domingotarra, predikaria eta idazlea izan zen.
Luis Granadakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Granada, 1504 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Lisboa, 1588ko abenduaren 31 (84 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa, apaiz katolikoa eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | domingotar |
Kordobako Scala Coeli komentuko burua izan zen, eta domingotarren probintziala (1557). Portugalen Henrike printzearen eta Katalina erregina alargunaren aitorle izan zen, eta ez zituen onartu. ez apezpiku, ez kardinal karguak. Hizlari bikaina izan zen; bera izan zen XVI. mendeko Espainiako hizlari nagusia. Rhetorica ecclesiastica idatzi zuen, sermolarientzat. Aszetikako liburuetan ere maisutasuna erakutsi zuen: Libro de la oración y meditación, Memorial de la vida cristiana, Guía de Pecadores (1556), hizkuntza askotara itzulia), eta Introducción al símbolo de la Fe (1582). Bi hagiografia ere idatzi zituen: Vida del maestro Juan de Avila eta Vida de fray Bartolomé de los Mártires.
Frai Luis Granadakoaren aszetika liburuek eragin handia izan zuten Axular (1556-1644) euskal idazlearengan. Frai Luis Granadakoaren zenbait pasarte Gero (1643) liburuko zenbait pasarteren iturri zuzena izan zirela uste da.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Granadakoa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- J.B. O'CONNOR: Ven. Louis of Granada. Catholic Encyclopedia (1913)