Luis Goytisolo
Luis Goytisolo (Bartzelona, 1935ko martxoaren 17a - ) espainiar idazlea da. 2013an Espainiako Letren Sari Nazionala jaso zuen[1].
Luis Goytisolo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Goytisolo |
Jaiotza | Bartzelona, 1935eko martxoaren 17a (89 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Vimbodí |
Familia | |
Aita | José María Goytisolo Taltavull |
Ama | Julia Gay Vives |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea : zuzenbide |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea eta idazlea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Española |
Mugimendua | Errealismo soziala |
Biografia
Idazle-familia bateko azken semea da, José Agustín eta Juanen anaia. Hamaika urterekin hasi zen idazten, eta bi eleberri idatzi zituen. Handik aurrera bere osaba Luisek hautatu zizkion irakurgaiak, eta Estatu Batuetako narratibaren zaletasuna txertatu zion. Zuzenbide-ikasketak egin zituen.
Haren lehenengo obrak errealismo sozial nabarikoak dira, baina gero literatura-gertaerari berari buruzko hausnarketak egin zituen. 1958an, Biblioteca Breve saria irabazi zuen Las afueras (Aldiriak) eleberriarengatik. Gero, Las mismas palabras (1963, Hitz berberak) argitaratu zuen. 1963an, lau liburuz osatutako sail baten lehena idazten hasi zen. Hamazazpi urteko lana izan zen tetralogia hura: Recuento (1974, Zenbatzea), Los verdes de mayo hasta el mar (1976, Maiatzetik itsasora bitarteko berdeak), La cólera de Aquiles (1977, Akilesen haserrea) eta Teoría del conocimiento (1981, Jakitatearen teoria). 1984an, Estela de fuego que se aleja (Urrunduz doan suzko lorratza) argitaratu zuen, Espainiako Kritika Sariaren irabazlea.
Beste lan batzuk Investigaciones y conjeturas de Claudio Mendoza (1985, Claudio Mendozaren ikerkuntzak eta aieruak), La paradoja del ave migratoria (1987, Hegazti migratzailearen paradoxa) eta Estatua con palomas (1992, Estatua usoekin) dira. Azken eleberri horrek 1993ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen. 1997an, Placer licuante (Plazer urtzailea) eleberria argitaratu zuen, harrigarrizko sexu-pasarte gordinez hornitua. 1999an, Escalera hacia el cielo (Zerurako zurubia) aurkeztu zuen, komedietako nahaste-borraste eta gaizki-ulertuez beteriko eleberria. 1994. urteaz geroztik, Real Academia Españolako kide da. El País egunkariko kolaboratzailea da.
Obra
Eleberriak
- Las afueras (1958). Biblioteca Breve Saria
- Las mismas palabras (1963)
- Antagonía (1973)
- Estela del fuego que se aleja (1984). Espainiako Kritika Saria
- La paradoja del ave migratoria (1987)
- Estatua con palomas (1992). Espainiako Narratiba Sari Nazionala
- Mzungo (1996)
- Placer licuante (1997)
- Escalera hacia el cielo (1999)
- Diario de 360º (2000)
- Liberación (2003)
- Oído atento a los pájaros (2006)
- Cosas que pasan (2009)
- El lago en las pupilas (2012)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.