Luis González Reyes

Luis González Reyes (Madril, 1974 - ) zientzia kimikoetan lizentziaduna (lizentziako sari berezia[1]) eta doktorea[2] eta Ekologistak Martxan taldeko kidea da[3]. Idazkaritza Konfederalean parte hartu zuen sortu zenetik, eta bederatzi urtez erakundearen koordinatzailekidea izan zen. Gaur egun GARÚA S. Coop. Mad. kooperatiba-sozietatearen parte da[4], ekologismoarekin eta pedagogiarekin zerikusia duten gaietan prestakuntza eta ikerketa lantzen duen kooperatiba. Esparru horietatik, ohiko kolaboratzailea da hainbat unibertsitatetan. FUHEMeko hiru ikastetxeetan gaitasun ekosozialen zeharkako garapenaren arduraduna da. Artikulu asko[5][6] eta hamar bat libururen egile edo egilekidea da.

Luis González Reyes

Bizitza
Jaiotza1974 (49/50 urte)
Hezkuntza
HeziketaEkologistak Martxan
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, ikertzailea, zientzia-dibulgatzailea eta pedagogoa

Argitalpenak

Bere liburuen artean Sostenibilidad ambiental, un bien público global; transitando por una crisis sistémica basada en los límites ambientales[7], Política ambiental de la Unión Europea. Insostenibilidad estructural y deuda ecológica[8][9][oh 1] En la espiral de la energía nabarmentzen da,[10][11][12][oh 2] Educar para la transformación ecosocial[13][oh 3] eta Colapso del capitalismo global y transiciones hacia sociedades ecomunitarias.[oh 4] Hego Euskal Herriko Ekonomiaren trantsizio ekosozialerako bide-orriaren proposamen bat, Adrián Almazán-ekin batera. Argitaletxea: Manu Robles Arangiz Fundazioa[14][oh 5]

Oharrak - Bibliografia

Luis González Reyesen argitalpen batzuk online topa daitezke, deskargatzeko doan.

    Erreferentziak

    1. (Gaztelaniaz) «En la espiral de la energía» La Vanguardia 2015-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
    2. Doktore tesia: (Gaztelaniaz) "ESTRUCTURA, PROCESAMIENTO PROTEOLITICO Y ACTIVACION DE LA PROTEINA F DEL VIRUS RESPIRATORIO SINCITIAL HUMANO". (Bioquímica y biología molecular)
    3. «Luis Gonzalez: "Kolapsoaren lehen aldiak bizitzen ari gara"» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-01).
    4. (Gaztelaniaz) «Luis González Reyes» Cooperativa Garua (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
    5. (Gaztelaniaz) «Luis González Reyes» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
    6. (Gaztelaniaz) «El Salto - Edición General Luis González Reyes-en artikuluak» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
    7. González Reyes, Luis. (2011). Sostenibilidad ambiental: un bien público global; transitando por una crisis sistémica basada en los límites ambientales. Plataforma 2015 y más ISBN 978-84-89743-91-5. PMC 1025515201. (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
    8. (Gaztelaniaz) «Politica ambiental de la unión europea : insostenibilidad estructural y deuda ecológica» bibcercador.uab.cat (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
    9. González Reyes, Luis. (2008). Política ambiental de la Unión Europea. Insostenibilidad estructural y deuda ecológica. Ecologistas en Acción ISBN 978-84-935622-9-8. PMC 733748429. (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
    10. (Gaztelaniaz) Luis González Reyes. .
    11. (Gaztelaniaz) Resiliencia, Instituto. «Luis González Reyes» www.eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
    12. (Ingelesez) Resiliencia, Instituto. «Luis González Reyes» 15/15\15 (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
    13. Educar para la transformación ecosocial : orientaciones para la incorporación de la dimensión ecosocial al currículo.. FUHEM 2018 ISBN 978-84-95801-45-6. PMC 1059489673. (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
    14. «Trantsizio ekologikoa bideratzeko proposamenak jasotzen dituen liburuxka argitaratu du ELAk» Plone site (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.