Luis García-Ochoa

Luis García-Ochoa Ibáñez[1] (Donostia, 1920ko martxoaren 18a - Madril, 2019ko otsailaren 20a) euskal herritar margolari eta grabatzailea izan zen.[2]

Luis García-Ochoa
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1920ko martxoaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 2019ko otsailaren 20a (98 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Zortzi urte zituela, Madrilera joan zen, non ikasi eta bertoko Vallecasko Eskola sortu zuen. Madrilgo San Fernando Arte Ederretan, Parisen eta Italian egin zituen Margolaritza ikasketak. Akuarelan eta olio-pinturan nabarmendu zen batez ere.

Obra nagusiak: Figuras, La pareja, Bodegón, Puerto, Impresión, Ciudad, Medina de las Torres, Jardín botánico, Calles y jardines, Tejados eta Sierra de Guadarrama. Haren lanak hainbat museotan daude, tartean Bilboko Arte Eder Museoan.

Erreferentziak

  1. Abizena García-Ochoa idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia-Otxoa onartu ditu deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Luis García-ochoa Ibáñez. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.