Luis Fernando Orozco (aktorea)
Luis Fernando Orozco (Bogotá, Kolonbia, 1943ko apirilaren 8a - 2020ko urtarrilaren 2a) kolonbiar aktorea izan zen.
Luis Fernando Orozco (aktorea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bogota, 1943ko apirilaren 8a |
Herrialdea | Kolonbia |
Heriotza | Bogota, 2020ko urtarrilaren 2a (76 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Bizitza
Ibilbide profesionala 1960ko hamarkadaren hasieran hasi zuen, antzerkian eta irratigintzan nabarmenduz. 1964an Julio Luzardoren El río de las tumbas filman agertu zen. Hamarkadaren bukaeran Candó telesailean antzeztu zuen. Don Chinche telesail ezagunean, Rugeles aitaren papera antzeztu zuen, bere antzezpenik gogoangarrienetako bat. Lau urte geroago Cigarrito Pérez pertsonaiarena egin zuen Gallito Ramírez izeneko telenobelan.
Carmenza Aristizábal irrati-esatariarekin ezkondu zen. Berarekin hiru alaba izan zituen: Ana María eta Verónica Orozco aktore ezagunak, eta Juliana Orozco hizkuntza modernoetan lizentziaduna.
2020ko urtarrilaren 2an hil zen, 76 urte zituela.
Filmografia nabarmena
Zinema
- 2015 - La luciérnaga
- 2009 - El elefante rojo (film laburra)
- 2005 - Imaginum
- 2003 - Bolívar: el héroe
- 1973 - Préstame tu marido
- 1970 - La sombra de un pecado
- 1964 - El río de las tumbas
Telebista
- 2019 - El general Naranjo
- 2019 - Un bandido honrado
- 2013 - El día de la suerte
- 2012 - El patrón del mal
- 2008 - La pasión según nuestros días
- 2006 - Bandidas
- 2006 - Criminal
- 2005 - El baile de la vida
- 2003 - A.M.A. La Academia
- 2002 - El precio del silencio
- 2001 - María Bonita
- 2000 - Alejo, la búsqueda del amor
- 1998 - Sin límites
- 1997 - Dios se lo pague
- 1997 - Dos mujeres
- 1994 - Café, con aroma de mujer
- 1993 - Crónicas de una generación trágica
- 1993 - Pasiones secretas
- 1989 - La rosa de los vientos
- 1986 - Gallito Ramírez
- 1982 - Don Chinche
- 1980 - La tregua
- 1975 - Yo y tú
- 1974 - Vendaval
- 1969 - Candó