Luis Echeverría Álvarez
Luis Echeverría Álvarez (Mexiko Hiria, Mexiko, 1922ko urtarrilaren 17a - Cuernavaca, 2022ko uztailaren 8a) politikaria izan zen, Mexikoko lehendakari izana (1970-1976).
Luis Echeverría Álvarez | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1970eko abenduaren 1a - 1976ko azaroaren 30a ← Gustavo Díaz Ordaz - José López Portillo →
1969ko azaroaren 8a - 1970eko uztailaren 5a
1963ko azaroaren 16a - 1969ko azaroaren 11 ← Gustavo Díaz Ordaz - Mario Moya Palencia (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Echeverría Álvarez | ||||||
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1922ko urtarrilaren 17a | ||||||
Herrialdea | Mexiko | ||||||
Heriotza | Cuernavaca, 2022ko uztailaren 8a (100 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | María Esther Zuno (1945 - 1999) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa (1940 - 1945) lizentzia : zuzenbide | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | diplomazialaria, politikaria eta legelaria | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Iraultzaile Instituzionala | ||||||
Partido Revolucionario Institucional (PRI) alderdiko kide izan da 1940tik aurrera. Hainbat kargu izan ondoren (Prentsa eta Propaganda Saileko zuzendaria, Finantzako zuzendaria eta Gobernuko ministro), Mexikoko lehendakari hautatu zuten 1970ean. 1968an, Barne Ministerioko idazkari zelarik, ehunka ikasle hil zituzten Hiru Kulturetako plazako sarraskian. 1976 arte izan zen Mexikoko lehendakaria. Ez Estatu Batuen, ez Errusiaren alde zeuden herrien erakundea bultzatu zuen. Presidente-kargua utzi zuenean (1976), Mexikoko enbaxadore izendatu zuten UNESCOn (1979 arte). Urte horretan, Australiara eta Zeelanda Berrira bidali zuten ordezkari diplomatiko gisa. Ondoren, Hirugarren Munduko Ikerketa Ekonomiko eta Sozialen Zentroko zuzendari izan da Mexikon. 1998an, Tlatelolcoko ikasle-hilketa ikertzen zituen legebiltzarreko biltzarraren aurrean deklaratu behar izan zuen. Harrezkero, zenbait aldiz eraman dute auzitara, genozidioa leporatuta. Giza Eskubideen Latinoamerikako Elkarteko (ALDHU) presidente izan da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.