Luis Coloma
Luis Coloma Roldán (Jerez de la Frontera, 1851ko urtarrilaren 9-Madril, 1915ko ekainaren 10), Aita Coloma bezala ezaguna, Jesusen Lagundiaren partaidea, Espainiako idazlea eta kazetaria izan zen. Nahiz eta berak ez sortu, Xagutxo Perezen kondaira zabaldu zuen.[1] Idazle tradizionala eta katolikoa izan zen, errealismo barruan sailkatua. Euskal Herriarekin nolabaiteko lotura izan zuen, Altzolako bainuetxearen bezeroa izanik.
Luis Coloma | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Coloma y Roldán |
Jaiotza | Jerez de la Frontera, 1851ko urtarrilaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1915eko ekainaren 10a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sevillako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, haur literatura idazlea, kazetaria, biografoa eta apaiz katolikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Española |
Genero artistikoa | eleberria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Obra
Batez ere Pequeñeces (1890-1891) liburuari esker ospetsua izan bazen, beste lan asko argitaratu zuen:
- Obra completa (Obra osoa), Madril: Editorial Razón y Fe, 1942, 19 liburuki.: 2 eleberri, 41 narrazio labur, 6 biografia historikoak, diskurtso akademiko bat eta erlijioari buruzko bi liburu.
- Solaces de un estudiante (Cuadro de costumbres españolas) (1871), Cecilia Böhl de Faberren hitzaurrea.
- Colección de lecturas recreativas (1884, 1885, 1886), 1902.
- Del natural (Copias varias) (Bilbo: El Mensajero del Corazón de Jesús, 1888)
- Pequeñeces (1890-1891), "El Mensajero del Corazón de Jesús"
- Cuentos para niños (1890), "El Mensajero del Corazón de Jesús"
- Juan Miseria. Cuadro de costumbres populares (Madril, Adolfo Ruiz de Castroviejoren inprimategi katolikoa, 1893)
- Retratos de antaño (Cuadros biográficos del siglo XVIII) (1893)
- Boy (1895-1896)
- La reina mártir (1898), Maria I.a Eskoziakoaren biografia.
- Jeromín (1902), Joan Austriakoari buruzko eleberri elkarriketatua.
- El marqués de Mora (1903), biografia.
- Recuerdos de Fernán Caballero (1910)
- Fray Francisco (1911), Francisco Jiménez de Cisneros kardenalaren biografia.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Egilea Miguel de Cervantes Liburutegi Birtualean.
- (Gaztelaniaz):Luis Colomaren liburuak. Espainiako Liburutegi Nazioanal.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Coloma |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.