Luis Azanza

Luis Azanza Mendia (Iruñea, 1961eko maiatzaren 13a - Iruñea, 2021eko abenduaren 14a) nafar argazkilaria izan zen.

Luis Azanza
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1961eko maiatzaren 13a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 2021eko abenduaren 14a (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Ibilbidea

1980ko hamarkadaren hasieran ekin zion argazki kazetaritzan, eta denera 40 urtez jardun zuen horretan, lana beti Nafarroan eginez. Haren lanak makina bat egunkaritan eta aldizkaritan argitaratu ziren, tartean Euskaldunon Egunkaria-n; El País, Diario 16, El Diario Vasco eta Deia egunkariek ere plazaratu zituzten haren argazkiak, baita beste zenbait kazetak ere.[1]

Azkeneko hamar urteetan, ilustrazioan eta diseinuan ere ibili zen, bere bikotekide Berta Bernarterekin sortu zuen Aloa komunikazio agentzian. Nestor Basterretxea. Aranzazu dokumentala egin zuen. Zenbait argazki erakusketa jarri zituen; azkena, 2019ko udan, Universo SF, Iruñeko Sanferminetako hogei argazki handiz osatua.[1]

2021eko abenduaren 14 hil zen, minbiziak jota, 60 urte zituela.[2]

Erreferentziak

  1. Urkizu, Urtzi. Iruñerriko gertakizunei klik egin zien. Berria, 2021eko abenduak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  2. Luis Azanza argazkilari iruindarra zendu da. Euskalherria Irratia, 2021eko abenduak 15, euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.