Luis Santaló
Luis Antonio Santaló Sors (Girona, Katalunia, 1911ko urriaren 9a - Buenos Aires, Argentina, 2001eko azaroaren 22a) katalan matematikaria eta ikertzailea izan zen.
Luis Santaló | |||
---|---|---|---|
(1986) | |||
1967 - 1968 ← José Babini (en) - Alberto González Domínguez (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Girona, 1911ko urriaren 9a | ||
Herrialdea | Espainia Argentina | ||
Heriotza | Buenos Aires, 2001eko azaroaren 22a (90 urte) | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Unibertsitate Zentrala (1927 - 1934) Hanburgoko Unibertsitatea (1934 - 1936) Princetongo Unibertsitatea (1948 - 1949) | ||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||
Tesia | Nuevas aplicaciones al concepto de medida cinemática en el plano y en el espacio (en) | ||
Tesi zuzendaria | Wilhelm Blaschke (en) Pedro Pineda y Gutiérrez (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Fernando Affentranger (en) Alberto Ayub (en) Graciela Silvia Birman (en) Ana Berenice Guerrero Gutierrez (en) Flora Mercedes Gutiérrez Giusti (en) Liliana Mabel Gysin (en) Guillermo Germán Roberto Keilhauer (en) Raúl Ernesto Luccioni (en) Ursula Molter (en) Ricardo José Noriega (en) Fausto Alfredo Toranzos (en) Leticia Petrona Varela (en) Rebeca Guber | ||
Hizkuntzak | katalana gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | Espainiako Aire Armada (1936 - 1939) Universidad Nacional del Litoral (en) (1939 - 1948) La Platako Unibertsitate Nazionala (1949 - 1957) Buenos Airesko Unibertsitatea (1957 - | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Secció Històrico-Arqueològica de l’Institut d’Estudis Catalans (en) Academia Nacional de Educación (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Biografia
Zientzia Zehatzak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1935). Ikasketak egin ondoren, Hanburgon aritu zen lanean urtebetez Virgen Blázquez irakaslearekin, geometria integralaren alorrean. Espainiara itzuli zenean, bertako Gerra Zibila hasi zelarik, aire-armadan sartu behar izan zuen.
Gerra bukatuta, Argentinara joan zen, eta hamar urtez bizi izan zen han, Rosarion, Unibertsitateko Matematika Institutuan lan egiten. 1949an, Princetonera joan zen ikasketak sakontzera. Hurrengo urtean, Buenos Airesen jarri zen bizitzen, eta Zientzia Zehatzen Fakultatean hasi zen lanean. Energia Atomikoko Batzorde Nazionalean eta La Platako Unibertsitatean ere lan egin zuen.
XX. mendeko geometra handienetako bat izan da, eta nazioarteko aldizkari ospetsuenetan argitaratu dira bere ikerketa-lanaren emaitzak. Gainera, hogei bat liburu eta monografia argitaratu ditu, hala nola Historia de la Aeronáutica (1946), Introduction to Integral Geometry (1953), Geometrías no euclidianas (1961), Vectores y Tensores con sus aplicaciones (1977) eta Geometría Proyectiva (1966). Zenbait akademiatako kide eta unibertsitatetako doktore izendatu dute, eta sari asko jasotakoa da; 1983an, adibidez, Ikerkuntza Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea saria jaso zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.