Luigi Vanvitelli

Luigi Vanvitelli (Napoli, 1700eko maiatzaren 12a - Caserta, 1773ko martxoaren 1a) italiar arkitekto eta margolaria izan zen.

Luigi Vanvitelli

Bizitza
JaiotzaNapoli, 1700eko maiatzaren 12a
HeriotzaCaserta, 1773ko martxoaren 1a (72 urte)
Hobiratze lekuaChurch of San Francesco di Paola (en) Itzuli
Familia
AitaGaspar van Wittel
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Nicola Salvi (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta arkitektoa
Lan nabarmenak
KidetzaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
MugimenduaBarrokoa

Napolin jaio zen, emakume italiar baten eta Caspar van Wittel margolari herbeheretarraren semea. Erroman Nicola Salviren ikaslea izan zen eta berarekin lan egin zuen Fontana di Trevin. San Joan Laterangoaren basilikako eta Palazzo Poliko fatxadetako lehiaketetan lortutako arrakastaren ondoren, Klemente XII.a Aita Santuak hainbat proiektu enkargatu zizkion Marketan. 1732an Lazarettoa diseinatu zuen Anconan.

Erroman, San Petri basilikako kupula egonkortu zuen pitzadurak agertu zirenean, eta freskoak margotu zituen Santa Zezilia elizan.

1842an Joan V.a Portugalgoa erregearentzat San Joan Bataiatzailearen kapera diseinatu zuen Erroman. Kapera Erroman eraiki zen, 1747an desmuntatu zen eta itsasontziz Portugalera joan zen.

Karlos VII.a Napolikoa erregeak Casertako jauregia eraikitzeko enkargua eman zion. Napoliko Errege Jauregia eta Vanvitelliren akueduktua ere diseinatu zituen.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.