Luigi Platé

Luigi "Gigi" Platé (1894ko irailaren 3a-1975eko abenduaren 16a)[1][2] auto gidari italiarra zen. 

Luigi Platé
Datu pertsonalak
Jaio 1894ko irailaren 3a
(Italia)
Hil 1975eko abenduaren 16a
Ibilbidea
Lorpenak (1 Formulan)
Lehen lasterketa 1925eko Italiako Sari Nagusia
Azken lasterketa 1950eko Italiako Sari Nagusia

Ibilbide profesionala

Platék Sari Nagusi batean debuta egin zuen 1925eko Italiako Sari Nagusian,[3] voiturette motako Chiribiri 12/16 bat gidatzen. Arazo mekanikoak medio, 13.itzulian lasterketatik kanpo geratu zen. 1920 eta 1930eko hamarkadetan beste txapelketaz kanpoko lasterketa ez ofizial batzuetan ere parte hartu zuen.

Platé 1 Formulara jauzia egiten ere saiatu zen. 1950eko Italiako Sari Nagusian izan zen, Talbot 700 baten gainean. Ezin izan zen lasterketarako sailkatu.[4] 1 Formulako Sari Nagusi batean parte hartu duen historiako bigarren gidari zaharrena da (53 urte eta 0 egun). Louis Chiron du bakarrik aurretik (58 urte eta 288 egun, 1958eko Monacoko Sari Nagusian).

Luigi Platé eta Enrico Platék (lehengusu gazteago bat) auto bilduma interesgarria daukate, urteetan zehar gordeak. Gainera auto lasterketa taldea ere badute Scuderia Platé.[5]

Emaitzak 1 Formulan

(gakoa) (Lodiz daudenak polea adierazi nahi dute; etzanez, bira azkarrena)

Year Entrant Chassis Engine 1 2 3 4 5 6 7 WDC Points
1950 Enrico Platé Talbot-Lago 700 Talbot 23CV 4.5 L6 GBR
MON
500
SUI
BEL
FRA
ITA

DNA

NC 0

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.