Luhuso

Luhuso Lapurdiko hego-ekialdeko udalerri mugakidea da, Lapurdi Garaia eskualdekoa eta hango herririk txikiena dena populazioari dagokionez. Nafarroa Behereako mugan kokatuta dago.

Luhuso
 Lapurdi, Euskal Herria
Luhuso herriaren ikuspegia.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBaigura eta Mondarrain
Izen ofiziala  Louhossoa
AuzapezaJean-Pierre Harriet (2008-2014)
Posta kodea64250
INSEE kodea64350
Herritarraluhusoar
Kokapena
Koordenatuak43°18′58″N 1°21′13″W
Map
Azalera7,38 km2
Garaiera71 - 369 metro
Demografia
Biztanleria869 (2018:  −8)
alt_left 434 (%50,7) (%52,9) 453 alt_right
Dentsitatea120,73 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 17,21
Ugalkortasuna[1] 52,98
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,43 (2011)
Desberdintasuna[1]% 5,65 (2011)
Langabezia[1]% 7,33 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 58,86 (2010)
Erabilera% 26,58 (2011)

Geografia

Ingurune naturala

Errobi ibaia udalerritik igarotzen da.

Auzoak

Udalerri mugakideak

Historia

XIX. mendea arte

Aurretik Makea eta Lekorneko auzoa izanda, Luhuso XVII. mendearen amaiera aldera bihurtu zen udalerri independente. Aurretik, herria XVI. mende aldera hasi zen populatzen.

Frantziar Iraultzaren garaian, administrazio egitura berri bat agertzearekin, Ipar Euskal Herriko hainbat herrik izenez aldatu zuten; Luhusok, Montagne-sur-Nive izena hartu zuen.

Gaur egun

2016ko abenduaren 16an Luhuson atxilotu zituzten Txetx Etcheverri, Béatrice Molle-Haran, Michel Bergouignan, Michel Berhokoirigoin eta Stéphane Etchegaray "Etxe", "bakearen artisauak" izenekoak ("artisains pour la paix"). ETAren desarmatze zibilean laguntzen ahalegindu ziren, bake prozesuaren alde.[2]

Demografia

Bi mendez, XIX. eta XX. mendeetan zehar, 500 biztanleko populazioa izan zuen Luhusok. XXI. mendearen hasieran, berriz, biztanleria bikoiztu eta egun, ia 900 lagun ditu.

Luhusoko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

AlkateaAgintaldiaAlderdia
Gaston Etchebère1989-1995
François Césat1995-2008
Jean-Pierre Harriet2008-2014

Kultura

Euskara

Luhuson[4] Sara-Ainhoa inguruko euskara[5] mintzatzen da, nafar-lapurtarraren aldaera.

Ondasun nabariak

Luhusoar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. "Berria" (2016/12/21).
  3. Harri Xuriren bloga.
  4. «Luhuso - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  5. «Sara-Ainhoa ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi

Kanpo estekak

  • Joseba Aurkenerena: Luhusoko kabalkada, umore handiko tobera.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.