Lugaritz-Morlans bidegorriko tunela
Lugaritz-Morlans bidegorriko tunela Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen tunel bat da. Bertatik Ibaeta eta Bera-Bera auzunea eta Morlans auzoa elkarlotzen dituen bidegorria igarotzen da. Antzinako Euskotrenen burdinbidearen ibilbide zatia da, 2005 arte erabili zena. 2009ko abuztuaren hasieran ireki zen bidegorri gisa.
Lugaritz-Morlans bidegorriko tunela | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′N 2°00′W |
![]() | |
Arkitektura | |
Gauez itxita egoten da, eta debekatua da motor eta oinezkoentzako pasabide gisa.
Tunelaren mutur bat Lugarizko geltokiaren inguruan dago (43°18′09.13″N 1°59′57.39″W), eta bestea Morlanseko biaduktuaren pean (43°18′29.25″N 1°59′16.82″W).
2017ko ekainetik urtebetez itxita egon zen tunela Aiete-Morlans igogailuaren obrak egiten aritu zirelako[1].
Erreferentziak
- 2017.06.19an, Morlansko tuneleko bidegorria itxiko da. (Noiz kontsultatua: 2019-08-26).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.