Luganda
Luganda edo gandera[1] Bantu hizkuntza bat da, Niger-Kongo familiakoa hain zuzen ere. Batez ere Ugandako Buganda herrialde inguruan hitz egiten den hizkuntza baita, Ugandako hego-mendebaldean, Victoria lakuraino eta Kyoga lakuatik, Tanzaniako mugaraino.
Luganda | |
---|---|
Luganda | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | ama-hizkuntza: 4.100.000 (2002) bigarren hizkuntza: 1.000.000 (1999) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Volta–Congo (en) Benue–Congo (en) Bantoid (en) Southern Bantoid (en) Bantu hizkuntzak East Bantu (en) Northeast Bantu (en) Great Lakes Bantu (en) West Nyanza (en) North Nyanza (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, hizkuntza tonala, hizkuntza eranskaria eta nominatibo-akusatibo hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | lg |
ISO 639-2 | lug |
ISO 639-3 | lug |
Ethnologue | lug |
Glottolog | gand1255 |
Wikipedia | lg |
ASCL | 9226 |
IETF | lg |
4 dialekto desberdin bereizten dira hizkuntza honetan: Kooki (olukooki), Sese (Olusese), Luvuma eta Ludiopa. Lugandaren antzekoak diren beste hizkuntza Bantúak Soga, Nyiole eta Saamia dira.
Hiztun kopurua
4 milioi hiztun inguru dituzte lehen hizkuntza gisa (Ugandako biztanleriaren %20 inguru). 1.000.000 pertsonek bigarren hizkuntza bezala erabiltzen dute, bigarren hizkuntza erabilia baita, ingelesatik gertu. Ugandako lehen hezkuntzako eskoletan erabiltzen dute, ingelesa ikasten hasten direnen ikasleen artean (hizkuntza ofiziala). Hego-mendebaldeko elizetan ere erabiltzen dute.
Bilakaera
1947an Baganda Konferentziak Lugandaren ortografiaren normalizazioa hitzartu zuen.
1960. urtera arte Ugandako ekialdeko eskolen hezkuntzako hizkuntza ofiziala izan zen.
Erreferentziak
- Berria. Estilo Liburua: Uganda. .
- «Luganda: Iniciacion al Idioma» www.ikuska.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).