Ludwig von Mises
Ludwig Heinrich Edler von Mises (Lemberg, Galitzia eta Lodomeriako Erresuma, Austria-Hungariako Inperioa, 1881eko irailaren 29a - New York, 1973ko urriaren 10a) austriar-estatubatuar Austriar eskolako ekonomialari, historialari, logiko eta soziologoa izan zen. Praxeologiari, hauteskundeen eta giza ekintzen azterketa, buruz egindako lanagatik da ezaguna.
Ludwig von Mises | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lviv, 1881eko irailaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Austria |
Talde etnikoa | Juduak |
Heriotza | New York, 1973ko urriaren 10a (92 urte) |
Hobiratze lekua | Ferncliff Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Arthur Edler von Mises |
Ama | Adele Edle von Mises |
Ezkontidea(k) | Margit von Mises (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Akademisches Gymnasium (en) Vienako Unibertsitatea (1900 - 1906) Doktoretza : zuzenbide |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Tesi zuzendaria | Eugen von Böhm-Bawerk (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Gottfried Haberler (en) Fritz Machlup (en) Oskar Morgenstern (en) Gerhard Tintner (en) Israel Kirzner (en) Friedrich Hayek Murray Rothbard (en) Louis Michael Spadaro (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Vienako Unibertsitatea (1919 - 1934) Graduate Institute of International Studies (en) (1934 - 1940) New Yorkeko Unibertsitatea (1945 - 1969) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Mont Pelerin Society (en) |
XIX. mendean nobletutako familia judu batean jaio zen. Vienako Unibertsitatean ikasi zuen eta Carl Mengerren eragina jaso zuen. Funtzionario aritu zen Austriako finantza administrazioan eta Vienako abokatu bulego batean. Lehen Mundu Gerran, Austria-Hungariako armadako artilleria ofiziala izan zen.
Engelbert Dollfuss kantzilerraren aholkulari ekonomikoa izan zen. 1934an Genevara joan zen eta Nazioarteko Ikasketen irakasle izan zen 1940ra arte. 1940an nazien aurrerapenetik ihes egin eta New Yorkera emigratu zuen. New Yorkeko Unibertsitateko irakaslea izan zen 1945etik 1969ra.
Gerraosteko liberalismo klasikoaren ordezkari nagusietako bat izan zen. Ekonomista ez-interbentzionista eta antiinperialista izan zen. Bere idazkiek mugimendu libertarioetan eragina izan dute. Bere ikasleen artean austriar asko izan ziren, horien artean Friedrich Hayek eta Oskar Morgenstern.
Richard von Mises matematikariaren anaia izan zen.