Johann Ludwig Tieck
Johann Ludwig Tieck (Berlin, 1773ko maiatzaren 31 – 1853ko apirilaren 28a) alemaniar idazlea izan zen. Erlangengo unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta harreman estuak izan zituen garai haietan Wackenroder kritikari eta saiakera egilearekin. Friedrich eta Wilhelm von Schlegel anaien inguruan sortu zen idazle erromantiko multzoko kide egin zen, eta eleberriak idazteari ekin zion. XVIII. mendearen bukaeran argitaratu zituen Die Geschichte des Herrn William Lovell (1795-1796, William Lovell jaunaren historia) eta Franz Sternbalds Wanderungen (1798, Franz Sternbaldsen erromesaldiak) eleberriak, baina antzerkiak eta kontakizunak biltzen zituen Volksmärchen (1797, Lamien ipuinak) bildumagatik egin zen ezaguna. Leben und Tod der heiligen Genoveva (1800, Santa Genobebaren bizitza eta heriotza) eta Kaiser Octavianus (1804, Octaviano enperadorea) poesia dramatikoak idatzi zituen ondoren. 1825. urtean Dresdengo antzeztokiko aholkulari eta kritikari izendatu zuten, eta han jardun zuen 1842an Berlina joan zen arte. Azken urteetan erromantizismotik kontakizun errealistara lerratu zen.
Johann Ludwig Tieck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johann Ludwig Tieck |
Jaiotza | Berlin, 1773ko maiatzaren 31 |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Berlin, 1853ko apirilaren 28a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Dreifaltigkeitskirchhof II (en) |
Familia | |
Aita | Johann Ludwig Tieck |
Ezkontidea(k) | Amalie Tieck (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Göttingengo Unibertsitatea University of Halle-Wittenberg (en) University of Erlangen–Nuremberg (en) |
Hizkuntzak | gaztelania alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, itzultzailea, antzerkigilea, literatura-kritikaria, eleberrigilea, collector of fairy tales (en) eta argitaratzailea |
Lantokia(k) | Berlin Halle (Saale) Göttingen Jena eta Dresden |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) |
Mugimendua | erromantizismoa German Romanticism (en) Romantic literature (en) |
Izengoitia(k) | Peter Lebrecht, Gottlieb Färber eta Peter Leberecht |
| |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Ludwig Tieck |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.