Ludwig Landgrebe
Ludwig Landgrebe (Viena, Austria, 1902ko martxoaren 9a - Kolonia, Alemania, 1991ko abuztuaren 14a) filosofoa izan zen.
Ludwig Landgrebe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1902ko martxoaren 9a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Kolonia, 1991ko abuztuaren 14a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea Friburgoko Unibertsitatea College of Philosophy of the Prague German University (en) ![]() |
Tesi zuzendaria | Edmund Husserl |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Kolonia eta Kiel |
Enplegatzailea(k) | Hanburgoko Unibertsitatea Kielgo Unibertsitatea Koloniako Unibertsitatea |
Bizitza
E. Husserlen laguntzaile izan zen 1923-1930 bitartean, eta Esperientzia eta adimena (1939) liburuan maisuaren eskuizkribuak bildu eta argitaratzeaz arduratu zen. Praga, Kiel, Hanburgo eta Koloniako unibertsitateetako irakasle izan zelarik, hasieran, Husserlen azken garaietako pentsamoldeari zintzo jarraituz, bizitzaren filosofiari eta existentzialismoari aurre egin zien (Espirituaren zientziei buruzko Diltheyren teoria, 1928), baina gero Husserl eta Heideggerren elkarrekiko osaeraren beharra onartu zuen (Zer esan nahi du gaur guretzat filosofiak?, 1948; Fenomenologia eta metafisika, 1948). Ikuspegi berri horretatik aurre egiten die gizonak munduarekin eta historiarekin dituen erlazioen arazoei, eta ondorio espiritualista batera iritsi zen, gizona baino areago, pentsamendu metafisikoaren kategorietan sailka ezin daitekeen absolutu transzendentea dagoela aitortuz.
Landgreberen beste lan batzuk dira: Orainaren filosofia (1952), Fenomenologiaren bidea. Hasierako esperientziaren arazoa (1963) eta Fenomenologia eta historia (1968).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.