Ludwig Feuerbach
Ludwig Feuerbach (Landshut, Bavaria, Alemania, 1804ko uztailaren 28a - Rechenberg, 1872ko irailaren 13a) alemaniar filosofoa eta moralista izan zen. Karl Marxengan izan zuen eraginagatik eta bere teologia humanistikoagatik da ezaguna.
Ludwig Feuerbach | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ludwig Andreas Feuerbach |
Jaiotza | Landshut, 1804ko uztailaren 28a |
Herrialdea | Bavariako Erresuma |
Bizilekua | Bruckberg Rechenberg (en) |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Nurenberg, 1872ko irailaren 13a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Johannisfriedhof (en) |
Familia | |
Aita | Paul Johann Anselm Ritter von Feuerbach |
Ezkontidea(k) | Bertha Löw (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Erlangen–Nuremberg (en) Heidelbergeko Unibertsitatea (1823 - 1824) : Protestant theology (en) Berlingo Humboldt Unibertsitatea (1824 - 1826) : filosofia University of Erlangen (en) (1826 - 1828) Doktoretza : filosofia, Anatomia |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, filosofoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea, teologoa, erlijio-kritikaria eta erlezaina |
Enplegatzailea(k) | University of Erlangen (en) (1829 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Baruch Spinoza, Friedrich Ernst Schleiermacher eta Sentsualismo |
Mugimendua | ateismoa German idealism (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | baliorik ez ateismoa |
ludwig-feuerbach.de | |
Biografia
Paul von Feuerbach legegizon ezagunaren laugarren semea zen. Ludwigek teologiako ikasketak utzi eta filosofia ikasi zuen; Hegel izan zuen irakasle Berlinen bi urtez.
Lehenengo liburua 1830ean argitaratu zuen Gedanken über Tod und Unsterblichkeit ("Heriotzaz eta hilezkortasunaz burutapenak"), hilezkortasun berezia proposatzen du bertan, eta gizona hil ondoren giza kualitateak naturan geratzen direla dio. Hari horri eutsiz idatzi zuen bere liburu ezagunena: Das Wesen des Christentums (1841, "Kristautasunaren esentzia"), Jainkoa gizonaren barnearen kanpoko proiekzio hutsa dela dio bertan, eta kristauen Jainkoa ilusioa besterik ez dela. Feuerbachek Hegelen idealismoa alde batera utzi eta materialismoaren bidea hartu zuen. Erlijioaren ilusiozko izaera baztertu zuen eta aldiz, etika naturazkoa eta humanistikoa proposatu zuen gizartearen eta naturaren filosofiazko azterketa egiteko. 1948-49. urteen bitarteko gorabehera politikoen garaian erlijiozko ortodoxia kritikatu zuen, eta heroitzat hartu zuten iraultzaile askok.