Ludwig Erhard
Ludwig Wilhelm Erhard (Fürth, Alemania, 1897ko otsailaren 4a - Bonn, Alemania, 1977ko maiatzaren 5a) alemaniar politikaria izan zen.
Biografia
Ekonomiako irakaslea eta nazismoaren aurkaria izan zen. 1949an Parlamenturako hautatu zuten, eta handik bi urtera Ekonomia-ministro izendatu zuen Adenauerrek. Liberalismo ekonomikoaren aldeko sutsua izan zen, eta «Alemaniaren mirariaren aita» deitu zioten. 1963an kantziler hautatu zuten, Adenauerren ondorengo, baina alderdi demokristau barruan izan ziren tirabiren ondorioz, utzi egin behar izan zuen kargua; Kurt Georg Kiesingerrek hartu zuen haren lekua 1996an.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ludwig Erhard |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.