Ludvig Holberg
Ludvig Holberg (Bergen, Norvegia, 1684ko abenduaren 3a - Kopenhage, Danimarka, 1754ko urtarrilaren 28a) Danimarkako jakintsu eta idazlea izan zen. Norvegia eta Danimarka baturik zeuden garaian sortua izanik, herrialde horietako bietako literaturaren aitatzat hartua izan da.
Ludvig Holberg | |||||
---|---|---|---|---|---|
1735 - 1736 ← Georg Detharding (en) - Marcus Wøldike (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bergen, 1684ko abenduaren 3a | ||||
Herrialdea | Norvegia Danimarka | ||||
Heriotza | Kopenhage, 1754ko urtarrilaren 28a (69 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Sorø Klosterkirke (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Christen Nielsen Holberg | ||||
Ama | Karen Lem | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Kopenhageko Unibertsitatea Bergen Cathedral School (en) | ||||
Hizkuntzak | latina daniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, filosofoa, antzerkigilea, historialaria, saiakeragilea, autobiografialaria, eleberrigilea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea eta poeta | ||||
Lantokia(k) | Kopenhage | ||||
Enplegatzailea(k) | Kopenhageko Unibertsitatea | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Influentziak | Molière eta Plauto | ||||
Izengoitia(k) | Hans Mikkelsen | ||||
Genero artistikoa | antzezlana Prosa | ||||
| |||||
Biografia
Kopenhagen ikasketak egin ondoren, Europan zehar ibili zen (1704-1716). Kopenhagen bizi zela, hango unibertsitatean irakasle izan zen (1717).
Historia eta zuzenbidea aztergai zituzten zenbait obraren ondoren Peder Paars (1719-1720) poema komiko heroikoa egin zuen. 1722-1727 bitarteko urteetan gaur egun ere antzezten diren hogeita hamar bat komedia umoretsutan hiri hartako burgesia txikiaren deskripzioa eman zuen: Erasmus Montanus, unibertsitario gaztearen satira; Jean de France, moda frankofiloaren satira; Mendiko Jeppe, nekazariaren lanez diharduena eta autorearen obrarik ezagunena. Obra hauek taxutzerakoan zenbait eredu hartu zituen kontuan: Plauto, Italiako commedia dell´arte eta Molièreren antzerkia batez ere.
Komediez aparte, beste lan anitz egin zituen, hala nola, Danimarkako erresumaren historia eta Elizaren historia (1732-1735). Bestelakoa da Nils Klimen bidaia (1741), bere garaiko gizartearen kritika zorrotza. Holbergen obra guztian nabaria da bere herriari hastapen moralak erakusteko lehia, baina irria ezpainetan zuela betiere.
Obrak
Komediak
- Den Politiske Kandestøber, 1722.
- Den Vægelsindede, 1722.
- Jean de France eller Hans Frandsen, 1722.
- Jeppe paa Bjerget eller den forvandlede Bonde, 1722.
- Mester Gert Westphaler, 1722.
- Barselstuen, 1723
- Den ellefte Junii, 1723
- Jacob von Tyboe eller den stortalende Soldat, 1723
- Ulysses von Ithacia, 1723
- Erasmus Montanus eller Rasmus Berg, 1723
- Don Ranudo de Colibrados, 1723
- Uden Hoved og Hale, 1723
- Den Stundesløse, 1723
- Hexerie eller Blind Allarm, 1723
- Melampe, 1723
- Det lykkelige Skibbrud, 1724
- Det Arabiske Pulver, 1724
- Mascarade, 1724
- Julestuen, 1724
- De Usynlige, 1724
- Kildereisen, 1725
- Henrich og Pernille, 1724-1726
- Den pantsatte Bondedreng, 1726
- Pernilles korte Frøkenstand, 1727
- Den Danske Comoedies Liigbegængelse, 1727
- Den honette Ambition, 1731
- Plutus eller Proces imellom Fattigdom og Riigdom, publ. 1753
- Husspøgelse eller Abracadabra, 1753
- Philosophus udi egen Indbildning, 1754
- Republiqven eller det gemeene Bedste, 1754
- Sganarels Rejse til det philosophiske Land, 1754
Poemak
- Peder Paars, 1720
- fire Skæmtedigte, 1722
- Metamorphosis eller Forvandlinger, 1726
Eleberriak
- Nicolai Klimii iter subterraneum, 1741. (Hans Hagerup-ek 1742an danierara itzulita: Niels Klims underjordiske Rejse.) (Nicolas Klimsen lurrazpiko bidaia)
Saiakerak
- Moralske Tanker, 1744
- Epistler, 1748-54
- Moralske Fabler, 1751
- Tre latinske levnedsbreve, 1728-1743
Lan historikoak
- Introduction til de fornemste Europæiske Rigers Historier, 1711
- Morals Kierne eller Introduction til Naturens og Folke-Rettens Kundskab, 1716
- Dannemarks og Norges Beskrivelse, 1729
- Dannemarks Riges Historie, 1732–35
- Den berømmelige Norske Handel-Stad Bergens Beskrivelse, 1737.
- Almindelig Kirke-Historie, 1738
- Den jødiske Historie fra Verdens Begyndelse, fortsat til disse Tider, 1742
- Adskillige store Heltes og berømmelige Mænds sammenlignede Historier, 1739–53
- Adskillige Heltinders og navnkundige Damers sammenlignede Historier, 1745
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ludvig Holberg |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.