Luis I.a Errukitsua
Luis I.a Errukitsua[1] edo Ludoviko Pio[1] (latinez Ludovicus Pius; Cassinogilum, 778 – Ingelheim am Rhein, 840ko ekainaren 20a) Akitaniako erregea izan zen 781-814 bitartean, Mendebaldeko enperadoradore-kidea 813-814 bitartean, eta Mendebaldeko enperadorea zein Frankoen erregea 814-840 bitartean. Karlomagnoren seme eta oinordekoa izan zen; haren erreinaldian Karolingiar Inperioak gainbehera arina jasan zuen, batez ere bere semeen arteko borrokak zirela-eta.
Luis I.a Errukitsua | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
814ko urtarrilaren 28a - 840ko ekainaren 20a
814ko urtarrilaren 28a - 840ko ekainaren 20a ← Karlomagno - Lotario I.a, Luis II.a Germaniarra, Karlos II.a Burusoila →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Chasseneuil-du-Poitou, 778ko apirilaren 16a | ||||||
Herrialdea | Karolingiar Inperioa | ||||||
Heriotza | Ingelheim am Rhein, 840ko ekainaren 20a (62 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Abbey of Saint-Arnould (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Karlomagno | ||||||
Ama | Hildegard of Vinzgouw | ||||||
Ezkontidea(k) | Ermengarde of Hesbaye (en) (798 (egutegi gregorianoa) - Judith of Bavaria (en) (819ko otsaila (egutegi gregorianoa) - | ||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Leinua | Karolingiar leinua | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | monarka eta subiranoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||||
Historia
Karlomagnoren semea zen. 781ean, artean haurra zela, aitak Akitaniako errege egin zuen eta lurralde horri lotua egon zen gaztetako urteetan. Hori zela eta, Inperio Karolingioaren hego-mendebaldeko muga defenditu behar izan zuen. Dena dela, bere erresuma Akitania bera baino zabalagoa zen, barnean baitziren Baskonia, Septimania eta Hispaniako Marka. Tolosa Okzitaniako errege-egoitzan, Luis errege-umeak Gilen Gellonekoa, Tolosako kondea eta Karlomagnoren konfiantzazko gizona, izan zuen zaindari adinez nagusi izan zen arte. 801ean, Gilenekin batera, Bartzelona konkistatu eta 813an Iruñea hartu zuen mendean, eta baita Hego Euskal Herriaren zati gehiena ere[2][3].
814an Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore egin zuten eta inperioaren batasunaz arduratu zen nagusiki handik aurrera. 817an bere seme Lotario egin zuen inperioan ondorengo eta beste semeen artean banatu zituen erresumak: Akitania Pipini eman zion eta Bavaria Luis II.a Germaniarrari. 818an, biziro zapaldu zuen Bernardo Italiako errege eta ilobaren matxinada: atxilotzeko agindu eta begiak aterarazi zizkion; bi egun geroago Bernardo hil zen. Ekintza lazgarri horren damua oinazez eraman zuen, eta noblezia frankoak arbuiatu zuen. 824an aitasantutzarako hauteskundeak kontrolpean edukitzeko baimena jaso zuen.
Inperioko zereginetan murgilduta, ezin aurre egin zien euskaldunen matxinadei, Akitaniako lurra konde frankoz bete zuen arren, eta 824an Iruñeko Erresuma eratu zuen Eneko Aritzak. 829an oinordeko bihurtu nahi izan zuen Karlos (geroko Karlos Burusoila), Judith Bavariakoarekin izan zuen semea, baina gainerako semeak kontra oldartu zitzaizkion eta 833an enperadore titulua utzi behar izan zuen. Pepinek eta Luis II.ak berriro ezarri zuten inperioa 835ean. Betiere, 838an Pepin eta urte bi geroago Luis Errukitsua bera hil baziren ere, anaien arteko borroka ez zen gelditu 843an Verdungo Hitzarmena sinatu zen arte.
Ezkontza eta seme-alabak
794-798 aldean Ermengarda Hesbayekoarekin (778 aldean–818) ezkondu zen eta 6 seme-alaba izan zituzten:
- Lotario (795-855), Erdialdeko Frantziako erregea.
- Pepin (797-838), Akitaniako erregea.
- Adelaida (799-?).
- Rotruda (800-?), Gerard Auverniakoaren lehen emaztea.
- Hildegarda (edo Matilda) (802-?), Gerard Auverniakoaren bigarren emaztea.
- Luis (805–875), Ekialdeko Frantziako erregea.
819an Judith Bavariakoarekin ezkondu zen; seme bat eta alaba bat izan zituzten:
- Gisela, Eberhard Friulikoarekin ezkondu zena.
- Karlos (823–877), Mendebaldeko Frantziako erregea.
Teodolinda Sensekoa maitalearekin seme bat eta alaba bat izan zituen:
- Arnulfo Sensekoa.
- Alpaida.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/05/31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- Estornés Lasa, Bernardo. Ludovico Pío. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia. euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2016-05-31).
- Sánchez-Marco, Carlos. Las “Bellas Incógnitas”. in: Historia medieval del Reino de Navarra. lebrelblanco.com (Noiz kontsultatua: 2016-05-31).
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis I.a Errukitsua |
- Thégan (836-837), Vita Hludowici Imperatoris, intratext.com
Aurrekoa Karlomagno Frankoen errege gisa |
Akitaniako erregea 781 – 814 |
Ondorengoa Pepin I.a Akitaniakoa |
Aurrekoa Karlomagno |
Mendebaldeko enperadorea 814 – 840 |
Ondorengoa Lotario I.a |