Ludger Mees

Ludger Mees (Essen, 1957ko abuztuaren 19a) alemaniar jatorriko euskal historialari bat da.

Ludger Mees

Bizitza
JaiotzaEssen, 1957ko abuztuaren 19a (66 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

IMDB: nm1879640 Inguma: ludger-mees Edit the value on Wikidata

Gaztetan familiarekin Euskal Herrira oporrak igarotzera etorri eta Euskal Herrirako interesa piztu zitzaion, ondorioz Euskal Herriari buruzko tesia paratu eta euskara ere ikasi zuen. Azkenik, 1980ko hamarkadaren amaieratik aurrera, Zarautzen bizi da: emazte nafarra du eta bi seme dituzte.

Eusko abertzaletasunaren inguruan ikertu ditu eta Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko errektorea izateaz gain, 2004tik euskara errektoreordea ere bada.

Idazlanak

Hainbat idazlanen egilea da:

  • (Gaztelaniaz) Nacionalismo vasco, movimiento obrero y cuestión social, 1903-1923. Bilbo, 1991.
  • (Ingelesez) Nationalism, Violence And Democracy. The Basque Clash of identities. Palgrave MacMillan, 2003. ISBN 1-4039-0265-8
  • (Gaztelaniaz) El Profeta Pragmatico: Aguirre, El Primer Lehendakari (1939-1960). Alberdania, 2006.
  • (Ingelesez) The Basque Contention: Ethnicity, Politics, Violence[1]. Routledge, 2019.

Beste egile batzuekin elkarlanean:

  • (Gaztelaniaz) * El Péndulo Patriótico. Historia del Partido Nacionalista Vasco, I: 1895-1936. Santiago De Pablo, Ludger Mees eta José Antonio Rodríguez Ranz. Editorial Crítica, 1999.
  • (Gaztelaniaz) * El Péndulo Patriótico. Historia del Partido Nacionalista Vasco, II: 1936-1979. Santiago De Pablo, Ludger Mees eta José Antonio Rodríguez Ranz. Editorial Crítica, 2001.
  • (Gaztelaniaz) * El péndulo patriótico, historia del Partido Nacionalista Vasco, 1895-2005. Santiago de Pablo eta Ludger Mees . Editorial Crítica, 2005.

Erreferentziak

  1. Esnaola, Enekoitz. ««Kanpokoei erakutsi nahi diet ETA sortu baino lehenagokoa dela euskal gatazka»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.