Lucy Maud Montgomery
Lucy Maud Montgomery —idazle izenez, L. M. Montgomery— (New London, Kanada, 1874ko azaroaren 30 – Toronto, Kanada, 1942ko apirilaren 24) idazlea izan zen. Haur literaturan jardun zuen, eta lanik nabarmenena Anne of Green Gables (euskaraz: «Ane Teila Berdeetakoa») du, 1908an argitaratutako eleberria. Pertsonaia nagusiak, umezurtza den Anne Shirley neskatilak, nazioarteko arrakasta ekarri zion Montgomeryri.
Lucy Maud Montgomery | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eduardo Printzearen uhartea, 1874ko azaroaren 30a |
Herrialdea | Kanada |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Toronto, 1942ko apirilaren 24a (67 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Prince of Wales College (en) (1893 - 1894) Dalhousie University (en) (1895 - 1896) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, haur literatura idazlea, poeta, eguneroko-idazlea, biografoa, ipuingilea, kazetaria eta irakaslea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | haur literatura |
lmmontgomery.ca | |
Biografia
Lucy M. Montgomery Cliftonen jaio zen, Eduardo printzearen uhartean (Kanada). Bere ama, Clara Woolner Macneill Montgomery, tuberkulosiak jota hil zen Lucyk urtebete eta bederatzi hilabete besterik ez zituenean. Bere aitak, Woolner Macneill Montgomeryk, probintzia utzi zuen emaztea hil ondoren, eta handik gutxira Kanadako mendebaldeko lurraldeetan kokatu zen. Lucy Alexander Marquis Macneill eta Lucy Woolner Macneill aitona-amonen zaintzapean utzi zuten Cavendish inguruko herrian, eta heziketa zorrotzarekin hazi zuten. 1890ean, Montgomery aitarekin eta amaordearekin bizitzera bidali zuten, baina urtebete geroago aitona-amonen etxera itzuli zen.
1892an, Cavendisheko hezkuntza amaitu ondoren, Galesko Printzearen Ikastetxean jarraitu zituen ikasketak, Charlottetownen. Bi urteko programa behin errendituz, irakaskuntza-ziurtagiria lortu zuen. 1896tik 1897ra, literatura ikasi zuen Dalhousie Unibertsitatean, Halifaxen, Eskozia Berrian.
Uharteko hainbat eskolatan irakasle lan egin ondoren, 1898an Montgomery Cavendishera joan zen bizitzera bere amona alargunarekin. 1901 eta 1902 bitartean, Halifaxen lan egin zuen Chronicle eta Echo egunkarietan. Cavendishera itzuli zen bere amonarekin bizitzera eta amona zaintzera 1902an. Montgomery inspiratu egin zen eta bere lehen liburuak idatzi zituen Eduardo Printzearen Uhartean egon zen bitartean. 1908an argitaratu zuen bere lehen liburua, Ana de las Tejas Verdes. Hiru urte geroago, bere amona hil eta gutxira, Ewan McDonaldekin (1870-1943) ezkondu zen, ministro presbiterianoa, eta Ontario-ra joan zen bizitzera, non berak Leaskdale-ko San Paulo Eliza Presbiterianoko (gaur egun Uxbridge Township deitua) ministro kargua hartu zuen, aldi berean Zefiro gertuko kongregazioarekin afiliatua.
Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen: Chester Cameron Macdonald (1912-1964), (Ewan) Stuart McDonald (1915-1982) eta Hugh Alexander, 1914an jaiotzean hil zena.
Hurrengo hamaika liburuak Leaskdaleko pastoral etxean idatzi zituen. Egitura kongregazinoak saldu eban eta orain Lucy Maud Montgomery Pastoral Etxearen Museoa da. 1926an familia Norval Presbyterian Charge-ra aldatu zen, gaur egun Halton Hills-era (Ontario), eta gaur egun bertatik ikus daiteke Lucy Maud Montgomery Oroimenezko Lorategia 7. Autobidetik.
Toronton hil zen, 67 urte zituela, 1942an. Cavendisheko Hilerri Komunitarioan lurperatu zuten, Green Gablesen beila egin eta bertako Eliza Presbiterianoan egindako hiletaren ondoren.
Guztira 20 eleberri, 530 ipuin labur, 500 olerki eta 30 entsegu idatzi zituen. Montgomeryren eleberri gehienak Eduardo Printzearen Uhartean gertatzen dira, han dagoen Green Gables etxaldean. Etxalde horrek jaso zituen bisita kopuruak ekarri zuen Eduardo Printzearen Uharteko Parke Nazionala izendatzea. 1935ean, Montgomeryk Britainiar Inperioko Ordena jaso zuen.
Montgomeryren liburu, gutun eta egunerokoak mundu osoko ikasleek irakurri dituzte.
Lanak
- Anne of Green Gables, 1908
- Anne of Avonlea, 1909
- Kilmeny of the Orchard, 1910
- The Story Girl, 1911
- Chronicles of Avonlea, 1912
- The Golden Road, 1913
- Anne of the Island, 1915
- Anne’s House of Dreams, 1917
- Rainbow Valley, 1919
- Further Chronicles of Avonlea, 1920
- Rilla of Ingleside, 1921
- Emily of New Moon, 1923
- Emily Climbs, 1925
- The Blue Castle, 1926
- Emily’s Quest, 1927
- Magic for Marigold, 1929
- A Tangled Web, 1931
- Pat of Silver Bush, 1933
- Mistress Pat, 1935
- Anne of Windy Poplars, 1936
- Jane of Lantern Hill, 1937
- Anne of Ingleside, 1939