Lucy Letby
Lucy Letby (Hereford, 1990eko urtarrilaren 4a) erizain ohia eta serieko hiltzaile britainiarra da. 2015etik 2016ra hamahiru haur jaioberri eraso zituen, eta horietako zazpi hil zituen, airea eta intsulina injektatuz[1].
Lucy Letby | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hereford, 1990eko urtarrilaren 4a (34 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chesterko Unibertsitatea Bachelor of Science (Honours) (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | serieko hiltzailea eta registered nurse (en) |
Enplegatzailea(k) | Countess of Chester Hospital (en) (2011 - 2018) |
Bizitza
1990eko urtarrilaren 4an jaio zen eta Hereforden (Ingalaterra) hazi zen[2][3]. Chesterreko Unibertsitatean ikasi zuen[3][4]. Unibertsitatean ikasi duen bere familiako lehen kidea izan zen eta 2011ko irailean graduatu zen[3].
2012an hasi zen lanean erizain gisa Chesterreko Kondesaren Ospitalean[5]. Ospitaleko jaioberrientzako unitate berri baterako funtsak biltzeko kanpaina batean parte hartu zuen[6].
Ospitaleko aholkulari eta neonatologo nagusiak 2015eko ekainean azaldu gabeko lau heriotza berrikusi zitzten, horietako hiru hilabete berean gertatu ziren, eta Letbyk txanda bakoitzean lanean zegoela ohartu ziren[5]. 2016ko uztailean, unitateak 32 aste baino lehen jaiotako haur goiztiarrak onartzeari utzi zion, Ingalaterrako ipar-mendebaldeko beste ospitale batzuetara bideratuz, hala nola Alder Hey Ospitalera[7].
2018ko uztailaren 3an, Letby atxilotu zuen poliziak zortzi hilketa eta sei hilketa saiakeraz susmatuta, Chesterko Kondesaren Ospitaleko haurren heriotza-tasa altuei buruzko urtebeteko ikerketa baten ondoren[8]. Letbyren etxea miatu zuten[9]. 2020ko azaroaren 11n, zortzi hilketa eta hamar hilketa saiakera leporatu zizkion[10].
Epaiketa Manchesterren hasi zen 2022ko urriaren 10ean[11]. Txostenetan akusazioei lotutako haurrak ezin izan ziren izendatu eta letraz izendatzen zitzaien, Atik Qra[12].
Biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten 2023ko abuztuaren 21ean[13]. Erresuma Batuko historia juridikoan halako zigorra jaso duen laugarren emakumea da[14][1].
Erreferentziak
- «Zazpi jaioberri hiltzeagatik biziarteko espetxe zigorra ezarri diote Lucy Letby erizainari» EITB 2023-08-21 (Noiz kontsultatua: 2023-08-22).
- (Ingelesez) Hirst, Lauren. «Who is baby serial killer Lucy Letby?» BBC News 2023-08-18 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- (Ingelesez) Ball, Tom; Mitib, Ali; Wace, Charlotte. «Who is Lucy Letby? The nurse who became Britain’s most prolific child killer» The Times 2023-08-18 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- (Ingelesez) Moreau, Charlotte. «Hereford 'very much home' for serial killer Lucy Letby» Hereford Times 2023-08-19 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- (Ingelesez) Lintern, Shaun. «Revealed: the files that show how Lucy Letby was treated as a victim» Hereford Times 2023-08-19 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- (Ingelesez) Creswell, Steve. «Home searched after baby murder arrest belongs to Chester children's nurse» The Standard 2018-07-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-10-27) (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- (Ingelesez) «Information about neonatal services at The Countess» Countess of Chester Hospital jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-10-12) (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- (Ingelesez) «Nurse Lucy Letby arrested over Chester Hospital baby deaths» BBC News 2018-07-04 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- (Ingelesez) Powell, Tom. «Police search home of nurse Lucy Letby after healthcare worker arrested on suspicion of murdering eight babies at Chester hospital» Evening Standard 2018-07-04 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- (Ingelesez) «Nurse Lucy Letby charged with murder after Chester hospital baby deaths» The Guardian 2020-11-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- (Ingelesez) McIntyre, Alex. «Lucy Letby trial set to begin as nurse accused of murdering babies at Countess of Chester Hospital» Cheshire Live 2022-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- (Ingelesez) «Who are the children alleged to have been murdered or caused to collapse by nurse Lucy Letby?» ITV News 2022-10-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-10-28) (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- (Ingelesez) «'Cruel, calculated' Lucy Letby to spend rest of life in prison» BBC News 2023-08-21 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
- (Ingelesez) Ross, Steven. «Whole life order killers: every female UK criminal with no chance of parole as Lucy Letby awaits sentence» National World 2023-08-19 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).