Lucrecia Pérez

Lucrecia Pérez Matos (Vicente Noble, Barahona, Dominikar Errepublika, 1959ko abenduaren 15a Madril, 1992ko azaroaren 13a) Madrilen eraildako emakume dominikar beltza. Arrazismo eta xenofobiaren lehenengo biktima aitortua Espainian.[1]

Lucrecia Pérez

Bizitza
JaiotzaVicente Noble (en) Itzuli, 1959ko abenduaren 15a
Herrialdea Dominikar Errepublika
HeriotzaMadril, 1992ko azaroaren 13a (32 urte)
Jarduerak
Jardueraketxeko langilea

Erailketa

1992ko azaroaren 13an, maskara zeramaten lau pertsona Aravacako Four Roses diskoteka ohiaren hondarretan sartu ziren tiroka, Lucrecia Pérez Matos hil zuten, bi tiro jaso zituen eta. Emakume dominikarrak 33 urte zituen eta Espainian hilabete bat baino ez zuen igaro. Etxeko langile gisa aritu bazen ere (kontraturik gabe), etxeko jabeak kaleratu zuen eta beste emakume batzuekin batera diskoteka izandako eraikinean bizi zen. Bigarren zauritu larri bat ere egon zen, Augusto César Vargas dominikarra.[2]

Epaia

Erailketa jaso eta 28 egunetara, Madrilgo 15. epaitegiko magistratuak Luis Merino izeneko guardia zibila eta 16 urteko hiru nerabe atxilotu zituzten. Epaiaren arabera, Madrilgo Cubos plazan ideia eta sentimendu arrazistekin lotutako taldeak biltzen ziren, politikoak (Bases Autónomas, adibidez), futbolekoak (Ultra Sur, esaterako) eta abar. Gero, gertakarien deskribapena egin zen, non aldez aurretik planifikatutako erasoa izan zela adierazi zen, “komando-ekintza” gisa deklaratu zuen. Asmoa etorkinak izutzea izan zen, “beltzak zeuden eta haien bila joatea erabaki zuten”. Lau prozesatuek “gertaerak eta haietan egindako esku-hartzea onartu zituzten”, eta kondenatu egin zituzten.

Merinok 54 urteko kartzela zigorra jaso zuen, (30 urte Lucrecia Pérezen hilketagatik eta 24 urte Augusto César Vargasen hilketa zapuztuagatik), baita zigorra iraun bitarteko desgaikuntza ere. Nerabeen kasuan, 24 urtera murriztu zen kondena, adingabetasuna zela eta.[3]

2001eko urtarrilaren 14an, Madrilgo Probintzia Auzitegiko Seigarren Sekzioak hilketagatik zigortutako hiru gazteen askatasuna erabaki zuen.[4]

Aitortzak

2023ko azaroaren 13an, erailketaren 30. urteurrena oroitze aldera hainbat ekimen garatu ziren, besteak beste, Moha Gerehou kazetari eta ekintzaile anti-arrazistak programa berezia eskaini zion Pérez-i Carne Cruda-n.[5] Dominikar Errepublikako enbaxadak ere egun hori oroitu zuen.[6]

Erreferentziak

  1. Ibarra, Esteban. Los crímenes del odio, Ediciones Temas de Hoy, 2003, ISBN 84-8460-311-3, p. 114.
  2. «Lucrecia Pérez Matos, asesinada por ser extranjera, negra y pobre | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  3. El Tribunal Supremo confirma la condena de 126 años para los asesinos de Lucrecia, El Mundo, 27 de marzo de 1996
  4. «En libertad los asesinos de Lucrecia. Los tres jóvenes que asesinaron a la dominicana, cuando tenían 16 años, salieron ayer de Alcalá-Meco.» 14 de enero de 2001. El Mundo.
  5. (Gaztelaniaz) «Lucrecia, 30 años del primer asesinato racista en España» elDiario.es 2022-11-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  6. (Ingelesez) «República Dominicana recuerda 30 años del crimen a Lucrecia Pérez en España» El Día 2022-11-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.