Lucio Marineo Siculo
Lucio Marineo Sículo (Vizzini, Sizilia, 1460 – 1533), humanista eta historialari siziliarra, bizitza gehiena Gaztelako Erresuman eman zuen.
Lucio Marineo Siculo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lucas di Marinis |
Jaiotza | Vizzini, 1444 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Valladolid, 1533 (88/89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta kronikagilea |
Enplegatzailea(k) | Salamancako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak |
Biografia
Hizkuntza eta literatura greko eta latinozko irakasle izan zen Palermon. Espainiara joan eta Salamancako Unibertsitatean irakatsi zuen hamabi urtez. Bere irakasle-lanak eta bere liburuak eragina izan zuten Espainiako Errenazimentuan. Ikasle izan zuen Alfonso de Segura, besteak beste. Fernando Katolikoa erregeak Gortera deitu eta bere kapilau eta kronikagile izendatu zuen. Nobleen seme-alaben heziketaz ere arduratu zen, eta Errenazimentuari dagokion italiazaletasuna hezurretaraino sartu zien.
Kronista gisa De laudibus Hispaniae Libri VII idatzi zuen latinez, Burgosen 1496an argitaratua. Bigarren bertsio bat egin zuen, De rebus Hispaniae memorabilibus Libri XXV (Alcalá, 1530). Azken lan honen gaztelaniazko zein latinezko bertsioak egin ziren, eta bertan euskarazko hiztegitxo bat agertzen da.
Halaber, De Aragoniae Regibus et eorum rebus gestis libri V (Zaragoza, 1509 idatzi zuen. Liburu honetatik aterako atala da Sumario de la vida de los Reyes Católicos, don Fernando y doña Isabel (Madril, 1587)[1].
Latin humanistikoz idatzitako gutun-liburu luze baten egilea ere bada (Epistolarum familiarum libri XVII).
José Vargas Poncek XVIII. mendean Vida de Lucio Marineo Sículo liburua idatzi zuen, arestira arte argitaragabea eta berriki berreskuratu eta argitaratua.[2]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) carabinier. (2013-06-10). «Vocabulario vasco de Marineo Sículo» *e (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- Fernando Durán eta María del Carmen Ramos Santana (1998), "Una biografía ilustrada de Lucio Marineo Sículo: edición y estudio de un inédito de José Vargas Ponce", Cuadernos de Ilustración y Romanticismo 6, 115-157.
Bibliografia
- De las cosas memorables de España. Valdemorillo, Madril: La Hoja del Monte, 2004, ISBN 84-609-3565-5
- Pandit Aragoniae veterum primordia regum hocopus et forti..., Zaragoza, Jorge Coci, 1509. djvu artxiboa.