Lucio Costa
Lúcio Marçal Ferreira Ribeiro Lima Costa (Toulon, Frantzia, 1902ko otsailaren 27a - Rio de Janeiro, 1998ko ekainaren 13a) brasildar arkitekto eta hirigilea izan zen, nazioarteko aitormena jaso zuena[1].
Lucio Costa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Toulon, 1902ko otsailaren 27a |
Herrialdea | Brasil Frantzia |
Heriotza | Rio de Janeiro, 1998ko ekainaren 13a (96 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala Escola Nacional de Belas Artes (en) Royal Grammar School (en) |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta hirigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Arkitektura ikasi zuen Rio de Janeiroko Escola de Belas Artes ikastegian. Haatik, albo batera utzi zituen bertan ikasitako arkitektura tradizionala, arkitektura modernoa eta, batez ere, Le Corbusierren lan naroa ezagutu zuenean. Warchavchik arkitekto errusiarrarekin hasi zen lanean. 1930ean Brasilgo Arte Ederretako Eskolako zuzendari hautatu zuten; kargu hartatik arkitektura modernoa bultzatu zuen. Irakasle ere jardun zuen eta, besteak beste, Oscar Niemeyerri klaseak eman zizkion.
1937-1943 bitartean, Le Corbusier-ekin batera, Rio de Janeiroko Hezkuntza eta Kultura ministerioaren egoitzako obrak zuzendu zituen. 1948-1954 urteetan, Rio de Janeiroko Parque Guinle eraikuntza multzoa eraiki zuen. 1957. urtean Brasilia hiriburu berria diseinatzeko hirigintza-lehiaketa irabazi zuen zirriborro soil batzuekin, Oscar Niemeyeren gidaritzapean. Lan honek ezagun egin zuen mundu osoan. Hirigintza modernoak aldarrikatzen zuen zonakatzearen eredurik garbiena dugu Brasilia.
Lanik garrantzitsuenak
- 1936 - Ministério da Educação e Saúde Pública eraikina, Rio de Janeiro.
- 1937 - São Miguel das Missões museoa, Rio Grande do Sul.
- 1939 - Brasileko pabilioia, New Yorkeko Nazioarteko Azokan.
- 1952 - Casa do Brasil proiektua, Paris.
- 1956 - Jockey Club do Brasil egoitza, Rio de Janeiro.
- 1957 - Brasiliako Plan Pilotoa, Brasileko hiriburu berria.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/05/08 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Com a palavra, Lúcio Costa Lúcio Costa, Maria Elisa Costa 2000 Page 161 - "LÚCIO COSTA (1902-1998) o percurso Anos 10 Nascido em Toulon, França, em 27 de fevereiro de 1902, filho do engenheiro naval Joaquim Ribeiro da Costa, natural de Salvador, Bahia, e de Alina Ferreira da Costa, natural de Manaus, .."
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucio Costa |
- Webgune ofiziala, casadeluciocosta.org