Lucila Palacios
Lucila Palacios (benetako izena: Mercedes Carvajal de Arocha ; Trinidad, 1902ko azaroaren 8a - Caracas, 1994ko abuztuaren 31) venezuelar idazlea izan zen.
Lucila Palacios | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Trinidad, 1902ko azaroaren 8a | ||
Herrialdea | Venezuela | ||
Heriotza | Venezuela, 1994ko abuztuaren 31 (91 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta politikaria | ||
Kidetza | Academia Venezolana de la Lengua (en) |
Idazle honen obra guztia gai baten inguruan dago idatzita: emakumea gizartean eta historian. Batzuetan politika gorabeherak daude narrazioaren muinean; beste batzuetan, berriz, emakumearen barne-gorabeherak dira kontagai, haren eleberri ospetsuenean bezala: Tres palabras y una mujer (1944, Hiru hitz eta emakume bat). Eleberriak emakume ezkondu baten desilusioa kontatzen du, gazte zoriontsu izatetik emazte zorigabe izatera igarotzen den emakume baten historia. Tres palabras y una mujer eleberriaren argitalpenak hautsak harrotu zituen Venezuelako kultura-munduan, ez bakarrik bere literatura balioagatik, kritikari askok leporatu zioten "feminismo gehiegizkoagatik" baizik. Dena dela, denek goraipatu zuten Palacios, venezuelar emakume modernoaren psikologian sakontzen erakutsitako trebeziagatik.
Tres palabras y una mujer ospetsuaz gainera, beste bi eleberri luze idatzi zituen: El día de Caín (1958, Kainen eguna), Tiempo de siega (1960, Sega aroa). Gainera, zenbait ipuin bilduma argitaratu zituen: Trozos de vida (1942, Bizitza pusketak), Mundo en miniatura (1956, Miniaturazko mundua), eta Cinco cuentos del Sur (1962, Bost ipuin Hegoko). Bestalde, zenbait antzerki-lan idatzi zituen haurrentzat.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.