Lucien Simon
Lucien Joseph Simon (Paris, 1861eko uztailaren 18a - Combrit, 1945eko urriaren 13a) frantziar margolaria izan zen.
Lucien Simon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lucien Joseph Simon |
Jaiotza | Paris, 1861eko uztailaren 18a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Combrit, 1945eko urriaren 13a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Q110339702 |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jeanne Simon (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Louis-le-Grand (en) École polytechnique Académie Julian (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | William-Adolphe Bouguereau Tony Robert-Fleury (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, litografoa, irakaslea, marrazkilaria eta ilustratzailea |
Enplegatzailea(k) | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Frans Hals |
Kidetza | Royal Academy of Arts Société nationale des beaux-arts (en) Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Genero artistikoa | Itsas ikuspegia |
Julian Akademian ikasi ondoren, 1891n hasi zen erakusketak egiten. 1891n, Jeanne Dauchez margolari bretoiarekin ezkondu zen, eta paisaiak eta nekazari bretoiak margotzen zaletu zen.
1895ean Charles Cottet ezagutu zuen eta La Bande Noire (edo "Nubiarrak") taldeko kide egin zen. Taldeko beste kideek bezala, André Dauchez, René-Xavier Prinet, Edmond Aman-Jean eta Émile-René Ménard, inpresionismoaren printzipioak erabili zituen, baina tonu ilunagoetan.
Grande Chaumière Akademiaren irakasle sortzaileetako bat izan zen eta École Nationale des Beaux-Arts ikastetxean ere irakatsi zuen eta Arte Ederren Akademiako kide izan zen.
1937an Parisko Erakusketa Unibertsaleko lehen saria irabazi zuen Luxenburgoko Pabiloian egindako lanagatik.
Iruditegia
- Fin de repas à Kergaït (1901)
- Soirée à l'Atelier (1904)
- Autoerretratua (1908)
- Le Ramassage du goémon (1924)
- Haize-bolada bat, Pushkin Museoa
- Procession au pardon de Sainte-Anne-la-Palud
- Bainulariak