Lucien Buysse
Lucien Buysse (Wontergem, 1892ko irailak 11 – Deinze, 1980ko urtarrilak 3) 1926ko Frantziako Tourra irabazi zuen txirrindulari profesional belgiar bat izan zen.
Lucien Buysse | |
---|---|
(1919) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Deinze, 1892ko irailaren 11 |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Deinze, 1980ko urtarrilaren 3a (87 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak |
Wontergem herrian jaioa, Buysse 1914an pasa zen profesionaletara, urte honetan Frantziako Tourrean lehen aldiz parte hartu zuelarik, amaitzerik lortu ez zuen arren. Lehen Mundu Gerraren ondoren 1919ko edizioan parte hartu zuen, eta, oraingoan ere, ez zuen amaitzerik lortu. Hurrengo urtean, 1920an, hirugarren amaitu zuen Paris-Roubaix klasikoa, eta 1923an amaitu zuen bere lehen Tourra, 8. amaituz. 1924 eta 1925eko edizioetan, partehartze nabarmena izan zuen, hurrenez hurren hirugarren eta bigarren postuan amaituz.
Buyssek 1926ko edizioa irabazi zuen, historiako luzeena izan zena, 5745 kilometroko ibilbidearekin, 17 etapatan banatuta. Buyssek lidertza 10. etapan lortu zuen, ekaitz gogor baten pean Frantziako Pirinioetan jo zuen eraso baten ondoren, eta itzulia amaitu arte mantendu zuen.
Orotara, 5 etapa garaipen lortu zituen Tourrean: 1 1923ko edizioan, 2 1925ekoan eta beste 2 1926koan.
Palmaresa
1913
1914
- Brusela-Lieja (independienteetan)
1919
- 3. Grand Prix de l'Armistice
1920
1921
- Belgikako Itzuliko etapa 1
- 3. Arlon-Ostenden
- 4. Italiako Giroan
1922
- 2. Ganteko Sei Egunetan (Henri Van Lerbergherekin)
- 5. Flandriako Tourrean
1923
- Frantziako Tourreko etapa 1
- Ganteko Sei Egunak (Victor Standaertekin)
- 8. Frantziako Tourrean
1924
- 2. Ganteko Sei Egunetan (Jules Van Hevelekin)
- 3. Frantziako Tourrean
1925
- 2. Frantziako Tourrean eta 2 etapa
- 3. Ganteko Sei Egunetan (Emile Thollembeekekin)
- 10. Paris-Toursen
1926
- Frantziako Tourra eta 2 etapa
- 3. Bordele-Parisen
1927
- Stadsprijs Geraardsbergen
- 3. Euskal Herriko Itzulian eta etapa 1
- 3. Criterium du Midin
1928
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Itzuli Handia | 1914 | 1915 | 1916 | 1917 | 1918 | 1919 | 1920 | 1921 | 1922 | 1923 | 1924 | 1925 | 1926 | 1927 | 1928 | 1929 | 1930 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | X | X | X | X | — | — | 4. | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | UT | X | X | X | X | UT | — | — | — | 8. | 3. | 2. | 1. | — | — | UT | UT |
— | Ez zuen parte hartu |
X | Ez zen jokatu |
UT | Utzi |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Lucien Buysse - ProCyclingStats
Aurrekoa Ottavio Bottecchia |
Frantziako Tourraren irabazlea 1926 |
Ondorengoa Nicolas Frantz |