Luciano Pérez Platero
Luciano Pérez Platero (Aritzaleta, 1882ko urtarrilaren 8a - Burgos, 1963ko ekainaren 14a) nafar elizgizona izan zen. Ikasketak Comillasko Pontifize-Unibertsitatean, Iruñean eta Salamancako Unibertsitatean egin zituen. Kalonje eta Calahorrako apaiztegiaren irakaslea, zuzenbide kanonikoaren irakaslea Madrilgo apaiztegian eta Rotako auzitegian auditorea izan zen. Katoliko sutsua, Ekintza Katolikoa bultzatu zuen.
1928an Segoviako gotzain izendatu zuten eta bertan izan zen hamasei urtez. 1944an Burgosko artzapezpiku bihurtu zen eta lan kultural handia egin zuen. Ebanjelizazioa bultzatzeko zinema-aretoak sortu zituen parrokia guztietan.[1]
Erreferentziak
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.