Luciano Juaristi Alberdi
Luciano Juaristi Alberdi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1932ko abenduaren 19a) esku-huskako pilotaria izan zen. 1950eko, 1960ko 1960ko eta 1970eko hamarkadetan jardun zuen, Atano X.a eta Atanillo kirol-izenez. Juan Maria Juaristi Atano I.a, anaia nagusiaren semea da. Baserriaren izenetik hartu zuten dinastiako guztiek kirol-izena.
Atano X.a | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Luciano Juaristi Alberdi | |||
Jaiotza data: | 1932ko abenduaren 19a (91 urte) | |||
Jaioterria: | Azkoitia (Gipuzkoa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Altuera: | 1,71 m | |||
Pisua: | 63 kg | |||
Debutatze data: | 1956 | |||
Erretiratze data: | 1974 |
Bigarren mailako txapelduna izan zen, Elgeari irabazita, eta txapeldunordea bi aldiz, Del Valen eta Lejarazuren aurka final bana jokatuta.
Lehen mailako txapelketa irabazita, 1968an txapela berriro Gipuzkoara itzularazi zuen. Retegi I.aren aurka bere azken finala jokatu bazuen ere, atzerapen frankoren ondoren jokatu zuen, lesioak edo arazo fisikoak tartean. Horrez gainera, eskuak ere nahiko erraz hondatu ohi zitzaizkion. 1974ean, jokatu gabe hilabeteak eman eta gero, agur esateko erabakia hartu zuen.
Lehen mailako buruz buruko finalak
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1966 | Atano X.a | Azkarate | 22-18 | Astelena pilotalekua |
1967 | Azkarate | Atano X.a | 22-18 | Anoeta pilotalekua |
1968 | Atano X.a | Azkarate | 22-17 | Anoeta |
1969 | Retegi I.a | Atano X.a | 22-08 | Bergarako pilotalekua |
- «Pilota uztearen zergatia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).