Lucia Lakarra
Lucia Lakarra Gurrutxaga (Zumaia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 24a) euskal dantzari ospetsua da. Donostian Menchu Medelekin ikasi ondoren Victor Ullaterekin osatu zuen Madrilen dantza formazioa. 1994an Roland Petitek zuzendutako Marseillako Ballet Nazionalean sartu zen. Hiru urte geroago, San Frantziskoko Ballet konpainiara joan zen. 2002tik aurrera, Municheko Bayerisches Staatsballett konpainiako dantzari nagusia da. Urte horretan bertan munduko dantzaririk onenaren Nijinski saria irabazi zuen.[1]
Lucia Lakarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1975eko martxoaren 24a (49 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ballet dantzaria eta zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Orain arte egin duen paperik garrantzitsuena 2007an izan zen, Vienako Urteberri Eguneko Kontzertuan dantzatu egin zuen eta. 2010ean hamarkadako dantzari onenaren saria eman zioten Moskun.[2]
2018tik 2020ra bitartean, Víctor Ullaten konpainia eta ballet-eskolako zuzendari artistikoa izan zen, hura itxi arte.[3]
Haurtzaroa
Zumaian, Gipuzkoan, jaio zen Lacarra. Oso gaztetatik zuen interesa dantzan, baina 10 urtetik aurrera hasi zen dantza ikasketak jasotzen,bere jaioterrian balet-eskola bat ireki zutenean. Rosella Hightower-ek zuzendutako udako ikastaro batean parte hartu ondoren, hiru urtez Mentxu Medelekin ikasi zuen Donostian, Madrileko Víctor Ullate eskolara joan aurretik, Tamara Rojo eta Ángel Corellarekin[4] batera. Laster Víctor Ullate baleteko kide bihurtu zen, George Balineren Allegro Distiratsua dantzatuz 15 urterekin, eta baita beste zenbait ballet abstarktu eta moderno ere.
Konpainia propioa
Atzerrian hainbat urte igaro ondoren, bere konpainia propioa sortu zuen 2023an. Madrilen ondu zuen Lost Letters konpainiaren aurreneko ikuskizuna, baina, konpainia berria Gipuzkoan kokatzeko asmoz, Euskal Herriko dantzariei bultzada bat emateko helburuarekin.[5]
Ikuskizunak
- Fordlandia.
- In the still of the Night
- Lost Letters (2023)
Sariak eta aintzatespenak
Erreferentziak
- «Lakarra, Lucia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-31).
- Hamarkadako dantzari onenaren sariari buruzko albistea Urola Kostako Hitzan
- (Gaztelaniaz) «LUCÍA LACARRA, EN '30 AÑOS DE DANZA'» La Rioja 2019-01-19 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- Ángel Corella. 2019-10-15 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- Mallona, Olatz Enzunza. (2023-10-20). ««Asko gustatzen zait dantzaren alde artistikoa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
- «Lucia Lacarra: "Nire balletarentzat lagungarri izango da urrezko domina" - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
Kanpo estekak
- Lucia Lakarra Dantzan.eus
- Elkarrizketa: Dantzari bezala azken emanaldia seguru nago ez dudala inoiz prestatuko Naiz, 2022.04.24
- Elkarrizketa: Mundu honek asko eman dit, baina nik ere dena eman diot Berria, 2022.05.15