Lucas van Uden

Lucas van Uden (Anberes, 1595eko urriaren 18a1672ko azaroaren 4a), flandriar margolari barrokoa izan zen, paisaia margoetan espezializatua.

Lucas van Uden

Bizitza
JaiotzaAnberes, 1595eko urriaren 18a
HerrialdeaHabsburg Netherlands
HeriotzaAnberes, 1672ko azaroaren 4a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea eta marrazkilaria
Lantokia(k)Anberes
Lan nabarmenak
KidetzaAnberesko San Lukas artista elkartea
Genero artistikoapaisaia margolaritza

1627 urtean Anberesko San Lukas taldean maisu izan zela idatzita dago. Antza, margolaritzan trebatzeko Rubensen margolanak kopiatu zituen, esaterako Municheko Alte Pinakothekean dagoen Kostaldeko paisaia eta ekaitza.[1] Hala eta guztiz ere, Rubensen tailerra eta Lucas van Udenen arteko harreman loturarik ez da aurkitu. Hala bada, Lucas van Uden-en paisaien argi lanbrotsuek, Jan Brueghel Zaharra eta Joos de Momper[1]margolarien eredua jarraitzen dute.

Bere margolanetako paisaietan ageri diren figura txikiak, sarri askotan, beste margolari batzuek gaineratutakoak dira. Elkar lan horretan aipagarria da  David Teniers II, izan ere elkarrekin egin baitzuten Prado Museoan[2] dagoen Herritar askaria margolana.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Vlieghe, Hans, Arte y arquitectura flamenca, 1585-1700, Madril, Cátedra, 2000, ISBN 84-376-1842-8
Biografia
Flandria
Artikulu hau Flandriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.