Lucas van Leyden
Lucas van Leyden (Leiden, 1494 – ibidem, 1533ko abuztuaren 8a), Lucas Hugensz edo Lucas Jacobsz jaioa, holandar margolari, grabatzaile eta marrazkilaria izan zen.
Lucas van Leyden | |
---|---|
Lucas van Leydenen autoerretratua | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lucas Huighensz Jacobsz |
Jaiotza | Leiden, 1494 |
Herrialdea | Northern Netherlands |
Heriotza | Leiden, 1533 (38/39 urte) |
Familia | |
Aita | Huygh Jacobsz. |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Irakaslea(k) | Huygh Jacobsz. (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta grabatzailea |
Lantokia(k) | Leiden |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | pizkundea |
Historia
Bere garaiko grabatzaile handienetakoa izan zen, eta ospe handia eman zioten zurean eta kobrean egindako grabatuek. Cornelis Engelbrechtsz margolari flandestarrarekin egin zituen lehen ikasketak, eta 1514an Anberesera alde egin zuen. Bertan ezagutu zuen Albrecht Dürer 1521ean, eta eragin handia izan zuen harengandik ondoko obretan. Behatzaile zorrotza eta grabatzaile dotorea izan zen, eta pintore gisa, joera eklektiko samarra agertu zuen bere garaiko margolaritza-eskola garrantzitsuenen aurrean. Obra nagusiak: Jesus gurutzea aldean duela eta Maria Madalena munduko atseginetara emana grabatuak; Azken Juizioa, bere margolan nagusia; Lot eta bere alabak eta Moises haitzari ura jariarazten, Bibliako gaietan oinarrituriko pintura obrak, eta Xake partida eta Predikua elizan, herri-gaietan oinarrituriko margolanak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.