Lucía Martínez Odriozola

Lucía Martínez Odriozola (Getxo, 1958 2021eko abuztuaren 14a) bizkaitar kazetaria izan zen. EHUko Kazetaritza Fakultatean irakaslea, Pikara Magazine aldizkari digital feministaren abiarazleetariko bat izan zen. Kazetaritzan genero ikuspegia txertatzeaen alde egin zuen.[1]

Lucía Martínez Odriozola
Bizitza
JaiotzaGetxo, 1958
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2021eko abuztuaren 14a (62/63 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Pikara Magazine

Twitter: MomoDice LinkedIn: luciamartinezodriozola Edit the value on Wikidata

Biografia

1983an, EHUko kazetaritza ikasketetako lehen promozioan ikasi zuen Martinez Odriozolak, eta, gerora, EHUko irakaslea ere izan zen. 2006an, Euskal Kazetarien Elkarteko lehendakari izendatu zuten.[2][1]

Pikara aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen, eta kazetaritza eta genero ikuspegia lantzeko hainbat elkarte eta jardunalditan parte hartu zuen.[3][4]

Gauza batzuk behin esatearekin nahikoa eta horrek bizitza aldatzen dizu. Feminismoa horietako bat da. (Lucía Martínez Odriozola)[5]

Genero ikuspegitik lan egiten duten Nazioarteko Kazetarien Sareko koordinatzailea izan zen eta Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioko (FAPE) presidenteordea ere. Halaber, azken urteetan hitzaldiak eman zituen Bizkaiko Ahalduntze Eskoletan.[2]

Kazetari batek zerbaiti uko egin behar badio, hobe du lanez aldatzea. Eta, noski, egin behar du ere, halako batean bere etika edo zintzotasunari uko egiteko egoeran egonez gero. Une horretan, kazetari izateari utzi behar dio. (Lucía Martínez Odriozola)[5]

Heriotza

63 urte zituela hil zen giltzurrun transplante baten ondorengo konplikazioen ondorioz.[1]

Argitalpenak

  • Pikara Magazine aldizkarian hainbat artikuluren egilea.[6]
  • Eldiario.es egunkarian.[7]

Erreferentziak

  1. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Kazetaritza, antiojo morez» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  2. «Lucia Martinez Odriozola kazetaria zendu da» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-08-14 (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  3. Berria. «Lucia Martinez Odriozola kazetaria zendu da» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  4. «"Incluir la perspectiva de género en el periodismo es cuestión de profesionalidad" -» pikara magazine 2014-03-10 (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  5. (Gaztelaniaz) «"Incluir la perspectiva de género en el periodismo es cuestión de profesionalidad" -» pikara magazine 2014-03-10 (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  6. Odriozola, Lucía Martínez. «Lucía Martínez Odriozola, autora en pikara magazine» pikara magazine (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  7. «Lucía Martínez Odriozola» www.eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).

Kanpo estekak

Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.