Lubuntu
Lubuntu LXDE mahaigain ingurunea erabiltzen duen Ubuntun oinarritutako Linux banaketa arin bat da.
Lubuntu | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2008 |
Azken bertsioa | 23.10 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | x86-64 (en) eta x86 (en) |
GUI tresnak | LXDE eta LXQt |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License |
Deskribapena | |
Oinarritua | Ubuntu |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Canonical Group Limited (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | bai |
lubuntu.me | |
Historia
Ubuntuk 8.10 (Intrepid Ibex) bertsioan eskaini zuen LXDE mahaigain ingurunea instalatzeko aukera lehen aldiz.
2009ko otsailean Mark Shuttleworthek LXDE proiektuari gonbidapena luzatu zion Ubuntu komunitatearen barruan auto-mantendutako proiektua sortzeko, Lubuntu deituriko banaketa ofizial berria sortzeko helburuarekin.
2009ko martxoan Mario Behling-ek Lubuntu proiektua abiarazi zuen Launchpaden.
2009ko abuztuan probatarako lehen Live CD ISOa argitaratu zuten, instalatzeko aukerarik gabe.
2010eko maiatzaren 2an, Lubuntu 10.04 argitaratu zuten, 32 biteko ISO fitxategi bezala.
2011ko urriaren 13an kaleratutako Lubuntu 11.10 izan zen Ubuntu familiako kide ofizial bezala argitaratutako lehen bertsioa.
2014ko apirilaren 17an argitaratutako Lubuntu 14.04 izan zen epe luzerako euskarria (Long Term Support, LTS) eskaintzen zuen lehen bertsioa.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Lubuntu-ren webgune ofiziala
- (Ingelesez) Lubuntu-ren dokumentazio ofiziala