Luar na lubre

Luar na lubre ("Ilargi zuria basoan") folk musikaren talde galiziarrik ezagunenetarikoa da, 1986an sortutakoa. Galiziera erabiltzen dute nagusiki abestiak egiteko, eta aldi berean irekita daude kultura zeltaren beste herrialde batzuetara eta Portugalera. Garai batean abeslaria Lisboakoa izan da.

Luar na lubre
Rosa Cedrón abeslari ohia 2012ko kontzertu berezi batean.
Datuak
JatorriaA Coruña
Musika motafolk
Urteak1986-egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Edigal, Warner Music
Taldekideak
Paula Rey
Xan Cerqueiro
Xulio Varela
Patxi Bermúdez
Bieito Romero
Eduardo Coma
Pedro Valero
Xavier Ferreiro
Informazio gehigarria
www.luarnalubre.com
MySpace: luarnalubregaliza Spotify: 5JqaR50nAadSYO26G1x97a Last fm: Luar+na+Lubre Musicbrainz: 7fcbcd27-33bc-4c40-bb45-5e3927004fac Songkick: 195344 Discogs: 1145978 Allmusic: mn0000524071 Deezer: 8267 Edit the value on Wikidata

Urteetan zehar estiloa joan dira aldatzen, sofistikazio handiko mailetara iritsiz. 1996an Mike Oldfield musikariak "O Son do Ar" abestiaren egokitzapena sartu zuen "Voyager" albumean eta taldea gonbidatu zuen birarako, Luar Na Lubre-ri nolabaiteko ospea ekarri zion nazioartean. 2003an "Memoria da noite" abestia konposatu zuten Prestige-ren hondamendia zela-eta.

2009an, taldearen 25. urteurrenagatik, zuzeneko lehendabiziko diskoa grabatu zuten A Coruñako Colón Antzokian, gonbidatutako musikarien aldetik Luz Casal, Pedro Guerra edo Diana Navarro egon zirelarik. 3 urte geroago bigarren diskoa atera zuten zuzenean grabatutakoa, 2012ko uztailaren 31an Santiago de Compostelako Praza da Quintanan, eta euren lan ibilbideko 45 kanta bilduz.

Taldekideak

  • Paula Rey (ahotsa); Rosa Cedrón famatua (1996-2005) ordezkatu zuen Sara Louraço Vidalek 2011 arte.
  • Xan Cerqueiro (flautak);
  • Xulio Varela (bouzouki, tronpa, tarrañola eta pandeireta);
  • Patxi Bermúdez (bodhran, danbor eta djimbek);
  • Bieito Romero (gaitak, akordeoi diatoniko eta zarrabetea);
  • Eduardo Coma (bibolina);
  • Pedro Valero (gitarra akustikoa;
  • Xavier Ferreiro (perkusioa eta efektuak).

Diskografia

  1. O Son do Ar (1988).
  2. Beira Atlántica (1990).
  3. Ara Solis (1993).
  4. Plenilunio (1997).
  5. Cabo do Mundo (1999).
  6. XV Aniversario (2001).
  7. Espiral (2002).
  8. Hai un paraiso (2004).
  9. Saudade (2005).
  10. Camiños da Fin da Terra (2007).
  11. Ao vivo (zuzenean, 2009)
  12. Solsticio (2010)
  13. Mar Maior (2012)
  14. Sons da lubre nas noites de luar (zuzenean, 2012)
  15. Torre de Breoghán (2014)
  16. Extra Mundi (2015)

Ikus-entzunezkoak

Bideoklipen aldetik, "Tu Gitana" (1997), "Chove en Santiago" (1999), "El derecho a vivir en paz" (2002) eta "Os animais" (2007) egin izan dituzte urte hauetan zehar.

Bestela, "Un bosque de música" dokumental luzemetraia egin zuen Ignacio Vilar-ek “Via Lactea Films” ekoiztetxearekin 2004an.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.