Luanco
Luanco (asturieraz Lluanco) Espainiako Asturias autonomia erkidegoko Gozón kontzeju edo udalerrian dagoen parrokia bat da, Avilesko eskualdean. 2011an 9.887 biztanle zituen. Avilés eta Candás udalerrien artean kokatua dago, Asturiasko lekurik iparraldekoena den Peñas lurmuturretik kilometro eskasera. Antzina nagusiki arrantzale herria izana, azken hamarkadetan turismogune bilakatu da.
Luanco | |
---|---|
Asturiasko parrokia | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Province of Asturias |
Asturiasko kontzeju | Gozón |
Izen ofiziala | Lluanco / Luanco |
INEk ezarritako kodea | 33025140000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°37′00″N 5°47′17″W |
![]() | |
Altuera | 8 m |
Mugakideak | Bañugues (en) ![]() ![]() ![]() |
Demografia | |
Biztanleria | 5.878 (2020) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+01:00 |
Hiri senidetuak | Saint-Gilles-Croix-de-Vie |
Auzoak
Luanco parrokia herria beraz gain beste 7 auzok osatzen dute:
- Aramar
- Balbín
- Legua
- Luanco (hiriburua)
- Mazorra
- Moniello
- Peroño
- Santa Ana
Kirola
Bertakoa da Club Náutico de Luanco arraun taldea eta urtero Gozón Udaleko Bandera antolatzen du KAE 2 Ligaren barnean.
Iruditegia
- Luancoko eliza.
- Erlojuaren dorrea.
- Luancoko alde zaharra.
- Portua.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.